George Eugene Uhlenbeck (Batavia —egun Jakarta—, Ekialdeko Herbeheretar Indiak —egun Indonesia—, 1900eko abenduaren 6a - Boulder (Colorado), Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko urriaren 31) fisikaria izan zen. Jatorriz herbeheretarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Samuel A. Goudsmitekin batera elektroiaren spin kontzeptua proposatu zuen. Hainbat lan idatzi zituen atomoaren egituraz, mekanika kuantikoaz, materiaren teoria zinetikoaz, eta fisika nuklearraz.
1925ean Herbehereetako Leidengo Unibertsitatean doktoretza prestatzen ari zela, Goudmistekin batera elektroiak ardatz baten inguruan bira egiten duela aurkitu zuten. 1927an Utrechteko Unibertsitatean sartu zen, Michigango Fisika sailean izan ondoren. 1939. urtean, irakasle-lana hartu zuen Michigango Unibertsitatean. 1943-1945 urteetan, Massachusetts Institute of Technologyn aritu zen; eta, Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Herbeheretan aritu zen berriz lanean. 1960. urtean Rockefeller Medical Research Center erakundeko fisikari eta irakasle hautatu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Uhlenbeck |