George Marsden Waterhouse (Penzance, 1824ko apirilaren 6a - Torquay, 1906ko abuztuaren 6a) zeelandaberritar politikaria izan zen. Zeelanda Berriko lehen ministroa izan zen 1872tik 1873ra. Hegoaldeko Australiako premier ere izan zen 1861etik 1863ra.
Familiarekin batera emigratu zuen 1839an, hasieran Hobartera, eta lau urte geroago Adelaidera, non merkatari bihurtu baitzen. 1851n hautatu zuten lehen aldiz Hegoaldeko Australiako koloniako Lege Kontseiluko kide. Merkataritza librea eta Australia osorako tarifa uniformeak defendatu zituen. 1861etik 1863ra koloniako premier uzan zen, eta 1864an Ingalaterrara itzuli zen denboraldi batez.
1869an iritsi zen Zeelanda Berrira, eta 1870ean Lege Kontseiluko kide izendatu zuten. William Foxeko gobernuko ministro izan zen, eta 1872an lehen ministro izendatu zuten. Dimititu egin zuen hurrengo urtean, eta 1889an Ingalaterrara eraman zuten. Han hil zen.