Georges René Louis Marchais (La Hoguette, Calvados, Frantzia, 1920ko ekainaren 7a - Paris, Frantzia, 1997ko azaroaren 16a) politikaria izan zen.
Lehen mailako ikasketak amaitu zituenean, mekanikaren alorrera jo zuen, eta Issy-les-Moulineauxko Voisin aeronautika-lantegian hasi zen lanean. 1942an Municha bidali zuten lanera, eta han izan zen 1947 arte. Ondoren, egunkari liberalek nazitzat jo zuten, nahiz eta Marchaisek ukatu egin zuen salaketa hori. 1947an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen, eta handik bi urtera alderdi horretako XIX. Biltzarrean idazkari nagusi laguntzaile izendatu zuten. 1994an, azkenik, kargua bereganatu zuen.
1980an, Europako Legebiltzarrean istilu ugari izan zituen, sobietarrek Afganistanen zuten politikaren alde egiteagatik. Frantziako Errepublikako lehendakaritzarako hautagai izan zen 1981eko hauteskundeetan, baina lehenengo itzulian atzera egin zuen, François Mitterranden mesedetan. Marchais aurrena eurokomunista izan zen, ondoren Sobietar Batasunaren aldeko, eta Frantziako Alderdi Komunistaren XXV. Biltzarrean alderdiaren atal gogorrari eustea erabaki zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Georges Marchais |