Henri Emmanuelli (Eaux-Bonnes (Akitania), 1945eko maiatzaren 31 – Baiona, 2017ko martxoaren 21a) Frantziako politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren (Parti Socialiste) partaide historikoa izan zen.
Jaiotzez familia komunistakoa bazen, bere bizitza Alderdi Sozialistan eman zuen; alderdian 1971an sartu zen. Landetako Diputatu izan zen urte askoan. Estatu mailan kargu asko izan zituen. François Mitterranden aldekoa izan zen. 1996an, alderdiaren finanziazio ilegalaren akusaziopean, kondenatua izan zen.[1] 2005eko maiatzaren 29ko Europako konstituzioaren inguruko erreferendumen ezetza defenditu zuen. 2016an François Hollanderen aldeko kanpaina egin zuen. Baionako ospitalean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz, neuropatia degeneratiboaz, infekzio-bronkitis batek jota.
Beste kargu askoren artean:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Emmanuelli |