Isabel Pantoja | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Isabel Pantoja Martín |
Jaiotza | Sevilla, 1956ko abuztuaren 2a (68 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paquirri (en) (1983ko apirilaren 30a - 1984ko irailaren 26a) Julián Muñoz (2003 - 2006) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music Entertainment |
isabelpantoja.es… | |
| |
María Isabel Pantoja Martín (Sevilla, Espainia, 1956ko abuztuaren 2a), Isabel Pantoja bezala ezaguna, ijito jatorriko espainiar abeslari ospetsua da. Bi seme-alaba dauzka: Kiko Rivera (DJa) , Paquirrin ezizenaz ezaguna, eta María Isabel Pantoja, Chabelita edo Isabel Txiki ezizenez ezaguna.
2007. urtean Malaiar kasua deituriko operazioan ikusi zuen sartuta bere burua. Operazio hau Marbellako Udalean gertatutako ustelkeria urbanistikoaren aurkakoa izan zen, eta bere bikotekidea, Julián Muñoz, inputatua izan zen. Azkenean, iskanbilak Isabel Pantoja zipriztindu zuen, eta dirua zuritu zuela argitara irten zen, beste zenbait delituen artean. 2013an, azkenik, epaitua izan zen. 24 hilabetez kartzelara joan beharko da, 1 147 000 euroko isuna ordaintzeaz gain.