Isabelle Rimbaud

Isabelle Rimbaud

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrédérique-Marie-Isabelle Rimbaud
JaiotzaCharleville-Mézières1860ko ekainaren 1a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaNeuilly-sur-Seine1917ko ekainaren 20a (57 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
AitaFrédéric Rimbaud
AmaVitalie Rimbaud
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakbiografoa eta idazlea

Frédérique Marie Isabelle Rimbaud (Charleville-Mézières, 1860ko ekainaren 1a - Neuilly-sur-Seine, 1917ko ekainaren 20a) frantziar biografoa eta idazlea izan zen.[1][2]

Arthur Rimbauden arreba gaztea zen, eta Pierre Dufour (1855-1922) artistaren emaztea, Paterne Berrichon ezizenarekin ezagutua. Arthur Rimbauden legatari unibertsala izan zen.

Frédéric Rimbaud eta Marie Catherine Vitalie Cuifen alaba zen Isabelle Rimbaud. Alaba jaio eta gutxira, Frédéric Rimbaudek etxetik alde egin zuen, emaztea lau seme-alaba txikirekin utzita. Izan ere, Frédéricek zazpi urte zituen, Arthurrek sei, Vitaliek bi eta Isabellek zortzi hilabete.

Isabelle, gainontzeko senideak bezala, moral kristauan oinarritutako printzipio zorrotzak barneratzen zizkion ama autoritario eta kontserbadorearen uztarripean hazi zen.

Rimbauden korrespondentzia ezagunen artean, hainbat dira Isabelle ahizparekin trukatu zituenak. Arthur Rimbaud 1891ko abuztuaren 23an Marseillara itzuli zenean, Isabellek lagundu zion. Amari idatzitako gutunetan, Rimbauden azken asteak kontatzen ditu. 1891ko azaroaren 9an idatzi zuen anaiaren azken gutuna, eta hurrengo egunean jaso zituen haren azken hitzak, “eguerdiko eguzkia baino lehen”. Bere sufrimendu handien lekuko izan zen, eta 1891ko azaroaren 9tik 10erako gauean bere agonia ikusi zuen.

Bere amari idatzitako gutun batean, hauxe zioen hilzorian zegoen anaiaz: “Jada ez da nire ondoan hilko den behartsu gaitzetsia. Justua da, santua, martiria, aukeratua."

Isabelle Rimbaudek anaia hil zitzaionean baizik ez zuen jakin poemak idazten zituela: “Inoiz irakurri gabe ere, haren obrak ezagutzen nituen".

Hilzorian zegoen anaia marraztu zuen azken pertsona izan ei zen.

Isabelle Rimbaud, Paterne Berrichon-en marrazkia, 1897ko abuztuaren 3koa. Luxenburgoko Museoan 1946an aurkitu zen.

1897an ezkondu zen Paterne Berrichonekin. Poetaren oroimenaren zaindari izan nahi izan zuten biek. Isabelle 57 urterekin hil zen, anaia bezala, belauneko minbiziak jota, 1917ko ekainaren 20an, Neuilly-sur-Seinen.

2017an, Charleville-Mézièreseko Rimbaud Museoak aldi baterako erakusketa bat eskaini zion Isabelle Rimbaudi eta bere anaiaren memoria betikotzeko egin zuen paperari: “Isabelle Rimbaud, itzaletik argira”.

2022an, Isabellek marraztutako Arthurren erretratu bat aurkitu zuten Parisko liburu denda batean: Arthur Rimbaud ageri da harpa jotzen.[3] Arkatzez egindako zirriborro bat da, eta 1893koa da (Arthur hil eta bi urtera). Marrazki hori egiteko, Isabellek grabatu bat kalkatu zuen aurpegia aldatzeko. Erretratu hori adituek ezagutzen zuten (1931ko katalogo batean agertzen zen), baina desagertua zen. Charleville-Mézières udalerriak dohaintzak eskatu zituen erretratua erosteko.[4]

  • Reliques (Rimbaud mourant, Mon frère Arthur, Le Dernier voyage de Rimbaud, Rimbaud catholique), Paris, Mercure de France, 1921, 215 or.
  • Rimbaud mourant, éd. Manucius, coll. «Littéra», 2009, 130 or. ISBN 978-2-84578-104-7.
  • Mon frère Arthur, Paris: C. Bloch, 1920, 61 orr. [1]; eta, gero, Paris, Mazeto Square, coll. «Ab initio», 2015, 24 or. ISBN 978-2-919229-05-5.
  • Dans le remous de la bataille: Charleroi et la Marne, Reims, Paris: M. Imhaus eta R. Chapelot, 1917, 261 or. [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Marguerite-Yerta Méléra, Résonances autour de Rimbaud, Paris, éditions du Myrte, 1946.
  • Josée Marcotte, La sœur de l'autre, Isabelle Rimbaud, Montréal (Kanada), Hamac, 2022, 320 or. ISBN 9782925087588

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]