Jan van Goyen

Jan van Goyen

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJan Josephsz. Van Goyen
JaiotzaLeiden1596ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
HeriotzaHaga1656ko apirilaren 27a (60 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Irakaslea(k)Esaias van de Velde
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arte-merkataria eta artista grafikoa
Lantokia(k)Leiden
Hoorn
Leiden
Frantzia
Haarlem
Leiden
Haga
Haarlem
Haga eta Kleve
Lan nabarmenak
KidetzaHaarlem Guild of St. Luke (en) Itzuli
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Jan van Goyen (Leiden, Herbehereak, 1596ko urtarrilaren 13a - Haga, Herbehereak, 1656ko apirilaren 27a) Herbehereetako pintorea eta marrazkilaria izan zen.

Oso gazterik hasi zen pintatzen Coenraad Adriaens Schilperoort, Isaak van Swanenburgh eta Jan Arentsz de Manen lantegietan. Ondoren bi urtez aritu zen Willem Gerrits delako baten lantegian. Van Goyenen irakasleek, Swanenburgh ezik, ospe handia zuten paisaia-pintore gisa; dena dela, haien lanak galduak direnez gero, ezin jakin daiteke Leycleko eskolak zenbateraino eragina izan zuen Van Goyenengan. 1615ean Frantziara joan zen, eta urtebetez bizi izan zen han. Behin jaioterrira itzulirik, Esaias van de Velderen lantegian (Haarlemen) lan egin zuen; han egindako lanek eragin handia izan zuten bere margolaritzaren bilakabidean.

1620-1626 urte bitarteko lanetan, arkitektura-osagaiez eta sakabanaturik dauden pertsonaiez osaturik zeuden paisaiak marraztu zituen, oso kolore biziak erabiliz (Herriaren ikuspegia, 1623). Lan horretxegatik esan ohi da Van Goyen Holandako paisaia "errealistaren" sortzaile izan zela. Garai horretan, hainbat koadro biribil egin zituen, gai beraren ingurukoak beti (urtaroak).

1625-1630 urte bitartean Van Goyenen estiloa -Esaias Van de Velderena bezalaxe-, errotik aldatu zen. Kolore aniztasunaren ordez, kolore-sail monokromoa erabiltzen hasi zen; berdea, horia, marroia eta horien aldaerak bakarrik erabiltzen zituen. Konposizioa, bestalde, askoz ere soilagoa bihurtu zen: koadroaren bazter batean eraikin multzo bat, zuhaizti-sorta bat edo duna bakar bat nabarmentzen zuen (Dimak eta baserriaren paisaia, 1632, Hannover museoa). 1630. urtetik aurrera, urak garrantzi handia izan zuen Van Goyenen lanetan; ibaiak eta aintzirak marrazten zituen batez ere. Urteen joanean bere lanak gutxitu egin ziren poliki-poliki. Van Goyenek paisaien krokisak egiten zituen (lumaz hasieran, arkatzaz gero), eta paisaia osatzen zuen ondoren lantegian. Hortaz, Van Goyenen "errealismoa" asmatua zen nolabait; zenbaitetan, hainbat hiritako siluetak jartzen zituen ez zegozkien lekuetan.

Hala ere, Van Goyenen errealismoa Holandako eguratsa erakusteko gaitasunean oinarritzen da, bertako urak, zeru gris hezeak...

1634. urtean Hagan hartu zuen bizilekua. Koadroak pintatzeko eskari asko izan zituen; azkenean, ordea, behartsu hil zen. 1640. urtetik aurrera pintatuak dira egilearen obrarik aipagarrienak, paisaiak eta koadro erromantikoak batez ere: Arte moztuak, Dordrechteko ikuspegia, Ibai baten bokalea, Negua, Errota eta ibaia, Arte zaharra, Ibaiaren ertzak eta Patinatzaileak.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]