Jean-Claude Forest | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Le Perreux-sur-Marne, 1930eko irailaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Lagny-sur-Marne, 1998ko abenduaren 30a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria eta komikigilea |
Enplegatzailea(k) | L'Écho des savanes (en) Fluide Glacial (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Forest |
Jean-Claude Forest (Le Perreux-sur-Marne, 1930eko irailaren 11a - Paris, 1998ko abenduaren 29a) komiki-idazle eta komiki-marrazkilari frantsesa izan zen. Barbarella pertsonaiaren sortzailea. Arte eta Lanbide Eskolan ikasten ari zela hasi zen istorioak idazten eta marrazten. Haren lehenengo lan ezaguna Stevensonen Gezi beltzaren bertsio bat da. Geroxeago, zientzia-fikzioko kontakizunetarako ilustrazioak egiten hasi zen buru-belarri. Fiction aldizkarirako eta Hachette argitaletxerako azalak egin zituen, besteak beste. Haren lanik arrakastatsuena, baina, V Magazine aldizkariarentzat lanean ari zela, Barbarella pertsonaia sortzea izan zen. Hura izan zen helduen komikietako lehen emakume heroia. Barbarellaren istorioa hizkuntza askotara itzuli zen, eta 1968an, Roger Vadimek film bat egin zuen pertsonaia hura oinarri hartuta. Barbarellaren papera Jane Fonda estatubatuar antzezle ezagunak egin zuen. Beste lan batzuen artean, 1962an, Okapi aldizkariaren ardura hartu zuen. 1986an, Sierreko (Suitza) komiki-lehiaketan, bere obra osoarengatik saritu zuten.