John Etchemendy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John W. Etchemendy |
Jaiotza | Reno, 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nevadako Unibertsitatea Renon Stanford Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | John Perry (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Alan Michael Bush (en) Patricia A. Blanchette (en) Brian A. Epstein (en) Patrick Raphael Scotto di Luzio (en) Manuel Campos (en) Mark Greaves (en) Mun-Kew Leong (en) Sun-Joo Shin (en) Genoveva Marti (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, logikaria, akademikoa, unibertsitateko irakaslea eta provost (en) |
Lantokia(k) | Stanford |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Stanford University Philosophy Department (en) Stanford Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Stanford University Philosophy Department (en) |
profiles.stanford.edu… |
John W. Etchemendy (Reno, Nevada, AEB 1952 -) Kaliforniako Stanfordeko Unibertsitate ospetsuak izan duen hamabigarren errektorea[1] da, euskal jatorria duena[2]. John L. Hennessy ordezkatu zuen 2000ko irailaren 1ean.
Euskal Herriko egoera politikoari buruzko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.
Renon jaioa, bertako Nevadako Unibertsitatean hasi zituen goi-mailako ikasketak. 1982an doktoregoa Filosofian lortu zuen Stanforden.
Princetongo Unibertsitateko Filosofia departamenduko kidea izan eta gero 1983tik Stanforden departamendu berean dago, 1998tik 2000ra bere burua izan delarik. Kaliforniako unibertsitatean Sistema Sinbolikoen programako kidea eta Center for the Study of Language and Information ("Hizkuntza eta Informazioaren Ikerketarako Zentroa") saileko kidea (zuzendaria 1990-1993 artean) ere bada. Humanitate eta Zientzien Eskolan dekanoa izan zen 1993tik 1997ra.
American Philosophical Association elkarteko kidea da; bertan Sintesi eta Filosofia Matematikoaren argitalpen taldean dago eta Journal of Symbolic Logic aldizkariaren editore-ohia da.
Bere emaztea Nancy Etchemendy idazlea da; seme bat dute, Max. Unibertsitateko ikasleen artean iritzirik onenetakoa duen irakaslea da eta horregatik 1992an Bing Teaching Award saria irabazi zuen.
Juan José Ibarretxek Stanfordeko Unibertsitatean 2008an eman zuen hitzaldiaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen[3].
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoari irtenbidea eskaintzen laguntzeko ateratako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da. Horren ondorioz bere ospe akademiko handiak ez du babestu eskuin-muturreko hedabide eta iritziemaile espainiazaleek jaurtiki dizkioten kritikengandik. Patxi López bera kritikatu dute 2010eko udan AEBetara egindako bidaian Etchemendyrekin biltze hutsagatik[4].
Bere ikerketa-interes nagusiak logika, semantika eta hizkuntzaren filosofia dira. Azken urteetan arrazoitzean diagramek eta bestelako forma ez linguistikoek duten egitekoaz aritu da.
Egindako lan batzuk: