Sir Joseph Paxton (Milton Bryant, Bedfordshire, Ingalaterra, 1803ko abuztuaren 3a - Sydenham, Ingalaterra, 1865eko ekainaren 8a) ingeles margolaria, ingeniaria eta arkitektoa izan zen.
Arkitektura modernoaren aitzindaria izan zen. Arkitekto ingeles autodidakta, Metalez eta beiraz osatutako lehen eraikuntzak egin zituen. Berak eraiki zuen 1851ko Mundu Erakusketa zela eta Londresko Hyde Parken jarri zuten kristalezko jauregia. 70.000 metro karratuko azalera zuen eta kristalez eta aurretik fabrikaturiko eta estandarizatutako metalezko habetxoz egina zegoen erabat. Erakusketa amaitu ondoren, atalez atal hartu, eta Sydenhamen eraiki zuten berriz (1934). 1936an suak suntsitu egin zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Paxton |