Keizō Obuchi (japonieraz: 小渕 恵三 Obuchi Keizō , Nakanojō, 1937ko ekainaren 25a - Tokio, 2000ko maiatzaren 14a) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1998tik 2000ra.
1963an 26 urterekin Ordezkarien Ganberako kide aukeratu zuten, eta kide gazteena bihurtu zen. Alderdi Liberal Demokratikoan gora egin zuen, eta 1980ko eta 1990eko hamarkadetan Kabineteko idazkari buru eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen.
1998an lehen ministro izendatu zuten. Bi helburu nagusiak Errusiarekin bake ituna sinatzea eta Japoniako ekonomia suspertzea izan ziren, gastu publikoa handituz eta zergak jaitsiz. Apirilaren 1ean bihotzekoa izan zuen eta koma egoeran sartu zen. Apirilaren 5ean Yoshirō Morik ordezkatu zuen eta maiatzaren 14an hil zen.