Larisa Korobeinikova | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kurgan, 1987ko martxoaren 26a (37 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kuban State University of Physical Education, Sport and Tourism (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskrimalaria |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Larisa Viktorovna Korobeinikova,[1] (errusieraz: Лариса Викторовна Коробейникова,[2] Kurgan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, 1987ko martxoaren 26) errusiar eskrimalaria da, floretearekin espezialista.[3].
Bi Europako eskrima txapelketa irabazi ditu emakumezkoen taldekako florete-eskrima modalitatean (2016, 2019) eta hiru munduko txapelketa eskuratu ditu modalitate berean ere (2011, 2016 eta 2019). Horrez gain, bi olinpiar jokotan parte hartu du: Londres 2012 eta Tokio 2020. Denera, hiru domina olinpiko lortu ditu. Londres 2012koetan zilarrezkoa lortu zuen taldekako proban Errusiaren izenean (Inna Deriglazova, Kamila Gafurzianova eta Aida Xanaieva taldekide zituela). Tokio 2020koetan, aldiz, urrezkoa, taldekako proban (Inna Deriglazova, Marta Martianova eta Adelina Zagidullina taldekide zituela), eta brontzezkoa, bakarkako ariketan ROC ordezkatuz. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ( Ingalaterra) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2021 | Tokio ( Japonia) | Emakumezkoak bakarka: floretearekin | |
2021 | Tokio ( Japonia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2009 | Antalya ( Turkia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2011 | Catania ( Italia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2013 | Budapest ( Hungaria) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2014 | Kazan ( Errusia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2015 | Mosku ( Errusia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2019 | Budapest ( Hungaria) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
Europako Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Leipzig ( Alemania) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2011 | Sheffield ( Erresuma Batua) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2012 | Legnano ( Italia) | Emakumezkoak bakarka: floretearekin | |
2012 | Legnano ( Italia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2014 | Estrasburgo ( Frantzia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2015 | Montreux ( Suitza) | Emakumezkoak bakarka: floretearekin | |
2015 | Montreux ( Suitza) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2016 | Toruń ( Polonia) | Emakumezkoak bakarka: floretearekin | |
2016 | Toruń ( Polonia) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin | |
2019 | Düsseldorf ( Alemania) | Emakumezkoak taldeka: floretearekin |