Legg-Calve-Perthes gaixotasuna | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | osteochondrosis (en) ![]() ![]() ![]() ![]() eritasuna |
Espezialitatea | Erreumatologia Ortopedia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Honen izena darama | Georg Perthes (en) ![]() ![]() ![]() |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M91.1 |
GNS-10 | M91.1 |
OMIM | 150600 |
DiseasesDB | 9891 |
MedlinePlus | 001264 |
eMedicine | radio/387 |
MeSH | D007873D007873 |
Disease Ontology ID | DOID:14415 |
Legg-Calve-Perthes gaixotasuna, askotan Perthesen gaixotasun bezala izendatzen dena, femurraren buruaren nekrosia da, odol-fluxuaren gabeziak eragindakoa.
1897an Karel Maydl zirujauak (1853–1903) gaixotasunaren lehen deskribapena egin zuen.[1] 1909an, berriz, Henning Waldenströmek (1877–1972) gaixotasuna deskribatu zuen, tuberkulosiarekin lotuz.[2] 1910ean, azkenik, hiru ikerlarik, bakoitzak bere aldetik, gaixotasunari izaera berezia aitortu zioten, tuberkulosiarekin zerikusi barik: Arthur Legg (1874–1939), Jacques Calvé (1875–1954), eta Georg Perthes (1869–1927).[3]
Gaixotasun honen inzidentzia aldakorra da herrialdearen arabera: 100.000 haurretik 4-32 artean sufritzen dute;[4] 3-12 urte artean gerta badaiteke ere, gehienbat 5-7 urte artean gertatzen da, mutikoetan neskatoetan baino 4 bider gehiago.[5]
Gaixotasunaren jatorria ez dago argia. Teoria batek mokorrean sinobitisa izanarekin lotzen du; bestalde, gaixotasuna garatzen duten haurrak bere adinerako txikiak izan ohi dira, hezurren hazkunde prozesua atzeratuarekin (teoria honen arabera, adibidez, 4 urteko hezur-garapena duen 6 urteko haurra bere adineko jolasetan aritzeak gaixotasunaren pizgarri gisa jokatuko luke).[5] Beste faktore batzuk ere aipatu izan dira: tronbofilia,[6] fibrinolisia,[7] arazo endokrinoak, traumatismoak, gainkargak,[8] faktore genetikoak[9] edo haurdunaldiaren inguruko arriskuak.[10]
Odol fluxuaren gabeziaren eraginez femurraren buruan nekrosia gertatzen da. Honek hazkunde prozesua oztopatzen du. Epifisia eta fisia goizegi soldatzen dira; femurraren lepoaren eta trokanterraren hazkunde prozesuak desorekatzen dira, eta horrekin femurraren burua, eta ondorioz azetabulua. Honek haurra herrenka ibiltzea dakar, mokorreko minaren eraginez; batzuetan mina izterretik behera ere heda daiteke, eta mokorreko muskulu batzuetan atrofia eta besteetan kontraktura ere ager daitezke.[6] Aktibitate fisikoarekin mina eta herrenkada areagotu ohi dira. Mokorraren mugikortasuna ere mugatua aurkitzen da. Radiografikoki, gaixotasunean lau aldi bereiz daitezke:[5]
Epe luzean eginiko kohorte-analisiek adierazten dutenez, Legg-Calvé-Perthes gaixo gehienen eboluzioa ona izaten da, baita ondorio erradiografikoak geratzen direnean ere; halere, haurtzaroan gaixotasun hau igaro izanak bizitzan zehar mokorreko mina edo artritisa izateko aukerak gehitzen ditu.[11]
Oinarri nagusia femurraren burua azetabuluaren barruan mantentzen saiatzea da, bai buruak eta bai azetabuluak forma biribila har dezaten. Hau lortzeko sistema onenari buruz, ordea, ez dago adostasunik.[5]
Tratamendu desberdinak erabiltzen dira, kasuaren ezaugarrien arabera:[4]
Gaixotasuna 6 urte baino lehenago diagnostikatzen eta tratatzen hasten denean, pronostikoa eta emaitzak hobeak izaten dira, hezurraren baskularizazioari eta formari dagokionez.[12]
Legg-Calvé-Perthes gaixotasuna txakurretan ere deskribatu zen 1935ean.[13] Tamaina txikiko arrazak izaten dira (kanitxe, terrier, pug, saltxitxa txakurrak...); ez dago sexuaren arteko bereizketarik; adinari buruz, 4-12 hilebete artean agertzen da.[14] Tratamendua kirurgikoa izaten da, gehienetan emaitza onarekin; tratamendu kontserbatzaileen emaitza onen kopurua txikiagoa da (%25 baino gutxiago).[15]