Leontxo García | |
---|---|
Leontxo García eta Susan Polgar, Bilbon, 2008an. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1956ko otsailaren 12a (68 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria eta kazetaria |
Leontxo Olasagasti Gartzia edo, ezagunagoa den bezala, Leontxo García (Irun, 1956ko otsailaren 12a - ) xake-jokalari eta -kazetari gipuzkoarra da.
1975ean Gipuzkoako Xake Txapelketa irabazi zuen. FIDE maisua da, 1981tik. Hala ere, 1983an xake-jokoa alde batera utzi zuen, xake-kazetaritzara guztiz dedikatzeko. 1986tik RNEren xake-korrespontsala da. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkaria zuzendu zuen. 1998-1999 bitartean Salvatek ekoiztutako La pasión del ajedrez (Xakearen pasioa) seriea —25 bideoko bilduma— zuzendu eta aurkeztu zuen. 2004tik egunero idazten du zutabe bat Espainiako El País egunkarian, non xake-partida bat aztertzen duen. Hitzaldi ugari ematen ditu xakearen edertasuna eta hezkuntza-balioa zabaltzeko. Hain zuzen ere, 2009an Euskal Herriko federazioak ematen duen Euskal Xakearen saria jaso zuen, xakea gizartean hedatzeko egindako lanagatik.[1]