Lisa Brennauer (Kempten, Alemania, 1988ko ekainaren 8a) errepideko eta pistako txirrindularitzan lehiatzen den atleta alemaniarra da. Bost aldiz izan da munduko txapeldun erlojupekoan (behin bakarka eta lau taldeka).
Udako hiru Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, urrezko domina lortuz Tokion 2020an taldekako jazarpen proban Franziska Brauße, Lisa Klein eta Mieke Krögerrekin batera; zortzigarren postua lortu zuen Londresen 2012an taldekako jazarpenean, eta, Rio de Janeiro 2016an, zortzigarren postua erlojupekoan eta 19. postua errepideko proban[1].
2013 eta 2021 urteen artean, bederatzi domina irabazi zituen Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan, eta lau domina lortu zituen Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan 2018 eta 2021 urteen artean[1].
Pistako probatan, bost domina irabazi zituen 2019 eta 2021 urteen artean Munduko Pistako Txapelketetan, eta zazpi domina 2010 eta 2021 urteen artean Europako Pistako Txirrindularitza Txapelketan[2].
Errepideko txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pistako txirrindularitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
2009
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2010
2011
2013
Bere kirol ibilbidean, honako postu hauek lortu ditu Emakumezkoen Itzuli Handietan eta Errepideko Munduko Txapelketan:
Lasterketa | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 59. | — | — | — | — | — | — | — | 45. | 19. | |
Audeko Itzulia | — | — | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Frantziako Tourra | — | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | X | |
Munduko Errepide Kopa | — | — | 91. | — | Ut. | 2. | 30. | 12. | 43. | Ut. | 9. | 9. | 9. | |
Munduko Erlojupekoa | — | — | — | — | 11. | 1. | 3. | 6. | 12. | 14. | 10. | 4. | 5. |
-: ez zuen parte hartu
Ut: Utzi egin zuen
X: ez zen ospatu