Marmottan Monet museoa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Musée Marmottan Monet |
Mota | Arte galeria |
Herrialdea | Frantzia |
Kudeatzailea | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Historia | |
Sorrera | 1934 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Marmottan Monet museoa (frantsesez: Musée Marmottan Monet) Parisen 1932an sortutako erakundea da. Beste garaien eta mugimenduen lan askorekin batera, inpresionismoaren ehun arte-lan inguru erakusten ditu, esaterako Claude Monet, Berthe Morisot, Edgar Degas, Édouard Manet eta Pierre-Auguste Renoir margolarienak. Gordetzen duen garrantzitsuena Claude Moneten Inpresioa, eguzkia sortzen margolana da; obra horrek inpresionismoari bere izena eman zion. Hasieran museoaren izena Marmottan museoa zen; XX. mendearen amaieran Marmottan Monet museoa izena hartu zuen, ordea.
Jatorriz Bois de Boulognetik gertu zegoen ehiza-pabiloia zen. Jabegoa Valmyko Dukearena zen. 1882an Jules Marmottanek erosi zuen, bere semearentzako, Paul Marmottanentzako, etxandi bat egiteko. Etxean Julesen arte bilduma jaso zuen, Erdi Aroa eta Pizkundearen lanekin, eta baita ere Paulena; semea Frantziako Lehen Inperioarekin liluratuta zegoen.[1] Paul Marmottanek testamentuan eraikina eta bilduma Frantziako Académie des Beaux-Arts erakundeari eman zizkion. Hori 1932an izan zen eta museoa 1934an ireki zen.