Miguel de Icaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1972ko azaroaren 23a (51 urte) (51 urte) |
Herrialdea | Mexiko Ameriketako Estatu Batuak (2015eko urtarrila - |
Familia | |
Aita | Alex Marín De Icaza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | software garatzailea, ingeniaria, programatzailea, informatikaria, technology evangelist (en) eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Ximian (1999 - 2003) Novell (2003ko abuztua - 2011ko maiatza) Xamarin (mul) (2011ko maiatza - 2016ko ekaina) Microsoft (mul) (2016 - 2022) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
tirania.org | |
Miguel de Icaza (Mexiko Hiria, 1972ko azaroaren 23a) software libre programatzaile mexikar bat da, GNOME proiektua hasteagatik ezaguna.
Miguel de Icaza Mexiko Hirian jaio zen eta Mexikoko Unibertsitate Autonomiko Nazionalean (UNAM) burutu zituen ikasketak. 1992. urtean hasi zen software librea idazten.
1997ko udaran, Microsoft-k lan elkarrizketa bat egin zion Internet Explorer UNIX talderako (SPARC plataformara bihurtzeko), baina bisa lortzeko ez zuen behar adinako titulu unibertsitarioa. Elkarrizketan dioenez, elkarrizketatzaileak konbentzitzen saiatu zen Internet Explorerren kodea libre egin zezaten Netscapek bere nabigatzailearekin egin aurretik.
Icazak GNOME proiektua hasi zuen urte bereko udaran, Federico Menarekin batera, GNU/Linuxrako eta beste UNIX-modukoentzat mahaigain guztiz libre eta osoa egin nahi zuen. Lehenago Icazak Midnight Commander fitxategi kudeatzailean lan egin zuen, eta Linux kernelean ere. Gnumeric kalkulu-orriak sortzeko programaren sortzaileetako bat ere bada.
1999an, Icazak Helix Code fundatu zuen, GNOMErako softwarea librea sortzeko konpainia, Nat Friedmanekin batera, eta hainbat GNOME hackerri lana eman zien. 2001. urtean, Helix Code-k izena aldatu zuen, Ximian izateko, eta Mono proiektua hasi zuten, Icaza proiektu buru bezala, Microsoften .NET berria hainbat plataformetan erabilgarri izateko, Linux eta Unix modukoak kasu. 2003ko abuztuan, Novellek Ximian erosi zuen.
1999an Miguel de Icazak Free Software Foundationaren Free Software Saria jaso zuen, 1999 urteko MIT Technology Review eraberritzaile saria ere jaso zuen, eta Time Magazine aldizkariak 2000. urteko irailean mendeko 100 gizonik berriztatzaileen artean izendatu zuten.
Miguelek paper txiki bat izan zuen 2001ean Antitrust filmean.
2003an Maria Laura brasildarrarekin ezkondu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miguel de Icaza |
Software librearen historiako pertsonaia nabarmenak | ||
---|---|---|
Rick Adams - Eric Allman - Brian Behlendorf - Keith Bostic - Alan Cox - Matthias Ettrich - Miguel de Icaza - Theo de Raadt - Jim Gettys - John Gilmore - Jon "maddog" Hall - Jordan Hubbard - Lynne eta William Jolitz - Rasmus Lerdorf - Lawrence Lessig - Marshall Kirk McKusick - Eben Moglen - Ian Murdock - Tim O'Reilly - Keith Packard - Brian Paul - Bruce Perens - Eric S. Raymond - Bob Scheifler - Mark Shuttleworth - Richard Stallman - Linus Torvalds - Andrew Tridgell - Guido van Rossum - Larry Wall |