Oodgeroo Noonuccal | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stradbroke Island (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Altona Meadows (en) ![]() |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta filosofoa |
Jasotako sariak | |
![]() ![]() |
Oodgeroo Noonuccal, baita ere Kath Walker bezala ezaguna (1920ko azaroaren 3a- 1993ko irailaren 16a) Australiako poeta, politikari, ekintzaile, artista eta hezitzaile ezaguna izan zen. Jatorriz Australiako aborigena, bera izan zen poesia-liburua argitaratu zuen herri horren lehen pertsonak. Bere herriaren eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
1942an, bere bi anaiak japoniarrek preso hartu ondoren, Bigarren Mundu Gerran Australian Women’s Army Service sartu zen. XX. mendeko 60. hamarkadan Kath Walkerrek idazlea eta politikaria ezagutzera eman zuen. Queenslanden Torres itsasartearen Aborigen eta Uhartetarren Garapenerako Batzorde Federaleko Estatu Idazkaria izan zen.[1]. Erakunde politiko desberdinetan lan egin zuen. 1965an Robert Menzies Lehen Ministroari eta 1966 haren ordezko Harold Holt presionatu zituen haren herriaren alde. 1967an herri aborigenen osoko hiritartasuna onartzeko erreferendumen aktiboki lan egin zuen.[2]
Bere lehen liburuak We Are Going (Goazen) izenburua zuen eta 1964an plazaratu zuen. Emakume aborigen batek argitaratutako lehendabizikoa izan zen. Liburuak arrakasta handia izan zuen eta Oodgeroo Australiako poeta nagusien artean kokatu zen. Dena dela, kritika asko jaso zituen: batzuk, poesia ingelesez idatzita zegoenez, bere benetakotasuna zalantzan jartzen zuten. Askok ere poesiak adierazten zuen aktibismoa kritikatu zuten.
1972 North Stradbroke uhartean (Minjerribah bezala ere ezagututa) jabego bat erosi zuen. Moongalba ('esertzeko tokia') izena jarri zion eta Noonuccal-Nughie Hezkuntza Zentroa sortu zuen.
1977an, bere bizitzari buruzko dokumental estreinatu zen, Shadow Sister. Ekoizlea eta zuzendaria Frank Heimans izan zen; argazkilaritza Geoff Burtonen eskuetan egon zen.
1974 Noonuccal British Airways konpainiaren hegaldi batean zihoan eta hegazkina terroristek bahitua izan zen. Bahitzaileek bi pertsonen aurka tiro egin zuten eta hegazkina Afrikako leku desberdinetatik ibili zen. Bahiketa hiru egun luzatu zen eta bitarte horretan idazleak bi poema idatzi zituen, horretarako zorabioentzako paper-poltsak erabiliz: "Commonplace" eta "Yusuf (Hijacker)".
1983an, hauteskundetan, Queenslanden, Australian Democrats alderdiaren alde egin zuen. Bere kanpainan aborigenen eskubideen aldarrikapenarekin batera gai ekologikoek garrantzi handia izan zuten.[3]
1988 bere izen tradizional hartu zuen: Oodgeroo ("Melaleuka", Australiako landare mota bat) Noonuccal (bere tribuaren izena). 1993an hil zen Victorian, 72 urte zituelarik.[4]
Poesia
Haur literatura
Saiakerak