Paul Hazard (Noordpeene, 1878ko apirilaren 30a - Paris, 1944ko apirilaren 13a) letragizon, historialari eta saiakera idazle frantziar bat izan zen.
Unibertsitateko irakaslea 1904tik, 1910ean Frantziar Iraultzak italierazko literaturan izan zuen eraginari buruzko bere doktoretza tesia idatzi zuen. Katedraduna izan zen Lyongo unibertsitatean. Irakaslea La Sorbonan 1913tik, Lehen Mundu Gerran parte hartzeko deitu zuten, eta 1925ean literatura moderno eta konparatuko katedra lortu zuen Collège de Francen. Académie françaiseko kide hautatua 1940tik, alemaniar okupazioaren garaian, ez zen akademiko bezala hartua izatera iritsi.
Joseph Bedierrekin Histoire de la littérature française izeneko lana argitaratu zuen.
Bere lan nagusia "Europar kontzientziaren krisia 1680tik 1715 arte" izenekoa da, historiografian oihartzun handia izan zuena eta etengabe aipatzen dena. Filosofia, Literatura eta Zientziaren historian ere eragina izan du, garai klabe bat bere giro intelektualaren eta bere pentsalari garrantzitsuenen bidez definitzea lortzeagatik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Hazard |