Proinsias De Rossa (Finglas, Dublin, 1940ko maiatzaren 15a) irlandar politikari ezkertiar bat da. Gaur egun, Alderdi Laboristako kidea da.
1994-1997 artean Ezker Demokratikoa alderdiko kide eta buruzagia zela Irlandako Errepublikako Gizarte Ongizateko Ministroa izan zen. 1992-1999 artean alderdi horretako buruzagia izan zen.
Nerabetzaroan, IRAko kide izan zen, 1956-1962ko mugako kanpainiaren harira beste irakide batzuekin batera atxilotua izan eta Dublin hiriburuko Mountjoy espetxean 7 hilabetez preso egon ostean Currageko barneratze-zelaian barneratu zuten.