Raül Romeva i Rueda (Madril, 1971ko martxoaren 12a) kataluniar analista eta politikari bat da. Gaur egun Kataluniako Generalitatea bozeramailea eta Kanpo Harremanetarako kontseilaria da. Eleanitza da, katalana eta gaztelaniaz gain, ingelesa, frantsesa, italiera eta serbokroaziera mintzatzen ditu, horregatik Generalitateko nazioarteko prentsaurrekoetan ingelesez edo frantsesez mintzatzen, bera agertu ohi da.
Madrilen jaio arren, 9-22 urte artean Caldes de Montbui udalerrian bizi izan zen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Ekonomia Zientzietan lizentziatua eta nazioarteko harremanetan doktoratua. Balkanetako Gerran Bosnia-Herzegovinako gatazkan Kroaziako errefuxiatu zelaietako jendeari laguntza humanitarioa etaemateko ekimenen bultzatzailea iza zen. UNESCO eta Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundean lanean jardun zuen.
2004-2014 artean Europako Parlamentuan Iniciativa per Catalunya Verds alderdiko parlamentaria izan zen. 2017ko urriko independentzia aldarrikapenaren eta 155. artikuluaren aplikazioaren ondotik, Audientzia Nazionalak Raul Romeva atxilotu zuen, Kataluniako Gobernu osoarekin batera.[1]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raül Romeva |