Ricardo Blázquez Pérez (Villanueva del Campillo, Ávila, 1942ko apirilaren 13a) Valladolideko egungo artzapezpikua da.
1955 eta 1967 urteen bitartean, Ávilako apaiztegian behe- eta goi-ikasketak egin zituen[1]; gero, Gregoriar Unibertsitatean, Teologia ikasi eta geroztik, hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu, baita Gotzainen Biltzarreko zenbait dokumentu ere[1].
Ondoren, apaiz ordenatu zuten 1967ko otsailaren 18an eta hstex geroztik hainbat lan egin ditu: Avilako Institutuko idazkaria, Salamancako Pontifize-Unibertsitateko teologia-irakaslea eta dekanoa, German di Galaziako apezpikua eta Santiagoko apezpiku laguntzailea, esaterako[1].
Joan Paulo II.ak 1988ko maiatzaren 29an apezpiku laguntzaile ordenatu zuen eta Santiago Compostelakoan aritu zuen 1988 eta 1992 artean. 1992 eta 1995 Palentziako apezpikua izan zen. 1995eko irailaren 8tik 2010eko apirilaren 13ra arte Bilboko elizbarrutiaren apezpikua izan zen, Luis Maria Larrearen ordez.
2005 eta 2008 artean Espainiako Apezpiku-konferentziaren presidentea izan zen eta egun presidenteordea da. 2010eko martxoaren 13an Benedikto XVI.ak Valladolideko artzapezpiku izendatu zuen[2].
2015eko urtarrilaren 4an, kardinal izendatu zuen Aita santuak[1]. Blázquezek konfiantza eskertu egin zuen eta bere ibilbidearen aitorpena zela esan zuen[3].
Aurrekoa Nicolás Castellanos |
Palentziako apezpikua 1992 – 1995 |
Ondorengoa Rafael Palmero Ramos |
Aurrekoa Luis Maria Larrea Legarreta |
Bilboko apezpikua 1996 – 2010 |
Ondorengoa Mario Izeta Gabikagogeaskoa |
Aurrekoa Antonio María Rouco Varela |
Espainiako Gotzain-konferentziaren presidentea 2005 – 2008 |
Ondorengoa Antonio María Rouco Varela |
Aurrekoa Antonio Cañizares |
Espainiako Gotzain-konferentziaren presidenteordea 2008 |
Ondorengoa karguan |
Aurrekoa Braulio Rodríguez |
Valladolideko artzapezpikua 2010 - |
Ondorengoa karguan |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: es:Ricardo Blázquez |