Rincón de Ademuz | ||
---|---|---|
![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | ![]() | |
Autonomia | ![]() | |
Probintzia | Valentziako probintzia | |
Hiriburua | Ademuz | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 40°04′49″N 1°17′07″W / 40.0802°N 1.2854°W | |
![]() | ||
Azalera | 370,22 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 2.189 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | |
Dentsitatea | 5,91 bizt/km² | |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
El Rincón de Ademuz (katalanez: el Racó d'Ademús edo el Racó, aragoieraz: o Rincón d'Ademuz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Gaur egun Valentziako Erkidegoaren exklabea da, Aragoiko Teruelgo probintzia eta Gaztela-Mantxako Cuencako probintziaren artean baitago. Historikoki ez zen horrela izan, Santa Cruz de Moya herria (Cuencako probintzian gaur egun), besteak beste, Valentziako Erresuman egon zelako.
Eskualdeak 7 udalerri ditu, 370,10 km²ko azalera du eta 2005ean 2.505 biztanle zituen. Hiriburua Ademuz/Ademús da. Eskualde menditsua da, Turia ibaiak bustitzen duena (eskualdean Ibai Zuria bezala ezagutzen dena), nekazal aktibitatearekin (laboreak, barazkiak, bazka landareak...) artile abeltzaintza eta baso esplotazioarekin.
Turia ibaiak eskualdean Teruelgo fosa handiaren zati den haran bat irekitzen du. Haran hau, ekialdetik, Javalambreko Mendilerroak inguratzen du, mendilerro honetako mendien artean, Alto de las Barracas edo Cerro Calderón (1.839 m) dagoelarik, Valentziako Erkidegoko mendirik garaiena. Mendebaldetik, berriz, Mendi Unibertsalak izeneko mendilerroaren azken mendi adarrek inguratzen dute, Cruz de los Tres Reinos bezalako mendiekin, hau, 1552 metrokoa.
Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Ademuz/Ademús | 1.269 | 100'4 | 12'35 |
Casas Altas/Cases Altes | 178 | 15,9 | 11,19 |
Casas Bajas/Cases Baixes | 244 | 22,6 | 10,79 |
Castielfabib/Castellfabib | 244 | 106'3 | 2,29 |
Puebla de San Miguel/la Pobla de Sant Miquel | 107 | 63,6 | 1,68 |
Torrebaja/Torre Baixa | 418 | 4'7 | 88'90 |
Vallanca | 172 | 56,6 | 3,03 |
Bertako herritarrak valentziar sentitzen badira ere, hizkuntza eta kultura aldetik Aragoirekin ere lotura handia dute. Horregatik Rincóngo tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko gaztelania da. Valentziar Herrialdeko beste eskualdeekin batera hitz egiten den churro deitzen dioten hizkerak aragoieraren substratua eta katalanaren adstratua dauka.
Ekonomiari dagokionez, eskualdeko herrien aktibitaterik nagusienak, nekazaritza eta udako turismoa dira.
Eskualdea, bi errepide nazionalek zeharkatzen dute, Teruel eta Cuenca arteko N-420ak eta Alacantetik Frantziarako N-330ak, Zaragoza bidez, Utiel eta Teruelekin lotzen duena.