Rock Star (euskaraz Rock Izarra), 2001eko Stephen Herek estatubatuarrak zuzendutako musikal drama-komedia film bat da. Mark Wahlberg, Jennifer Aniston, Jason Flemyng, Timothy Olyphant, Timothy Spall eta Dominic West aktoreek antzeztu zuten.
1980ko hamarkadaren erdialdera, Pittsburgh, Chris Cole (Mark Wahlberg) Steel Dragon heavy metal taldearen zale porrokatua da, horrenbeste, lagun batzuekin haien "tributu talde" osatu dutela. Hainbat barne hikamiken ondorioz, Chris berak sortutako taldetik kanporatua izango da. Baina egun batez telefono dei magikoa jasoko du: Steel Dragon taldeko abeslaria taldea uztera doa eta gainontzeko taldekideak haren ordezkari baten bila dabiltz. Halabeharrez, tributu taldearen bideo bat ikusi eta Chrisekin txundituak gelditu omen dira, hortaz audizio bat egitera gonbidatu dute. Emily Poule (Jennifer Aniston) neskalagun eta managerrarekin batera, Chris Los Angeles hirira bidaiatu eta Steel Dragon taldeko abeslari berria izateko hautatua izango da. Orduan Chrisen musikari ibilbidearen berahalako igoera jazoko da, baina laister rock izar baten luxuz beteriko bizimodua ala bere bikote harremanaren artean aukeratu beharko du.