Serge Vohor | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2011ko apirilaren 24a - 2011ko maiatzaren 13a ← Sato Kilman - Sato Kilman →
2004ko uztailaren 29a - 2004ko abenduaren 11 ← Edward Natapei - Ham Lini (en) →
1996ko irailaren 30a - 1998ko martxoaren 30a ← Maxime Carlot Korman - Donald Kalpokas →
1995eko abenduaren 21a - 1996ko otsailaren 23a ← Maxime Carlot Korman - Maxime Carlot Korman → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Port Olry (en) , 1955eko apirilaren 23a | ||||||||
Herrialdea | Vanuatu | ||||||||
Heriotza | Espiritu Santo, 2024ko azaroaren 22a (69 urte) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Union of Moderate Parties (en) |
Rialurh Serge Vohor (Port Olry, Espiritu Santo uhartea, Hebrida Berriak, 1955eko apirilaren 23a – Luganville, Espiritu Santo uhartea, 2024ko azaroaren 22a) vanuatuar politikaria izan zen. Vanuatuko lehen ministroa izan zen 1995etik 1996ra, 1996tik 1997ra, 2011n eta 2014ean.
Alderdi Moderatuen Batasuna alderdi zentristako kidea izan zen. Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1991n bere alderdiak irabazi ondoren, eta 1995eko abendutik 1996ko otsailera lehen ministro izan zen.
Bigarren agintaldia 1996ko irailetik 1998ko martxora arte iraun zuen, eta 1996ko urrian, Jean-Marie Léyé presidentearekin batera, Vanuatuko Indar Mugikorreko paramilitarrek bahitu zuten, soldatak ez ordaintzeagatik haserre. Handik gutxira, onik askatu zituzten. Vohorri atzerritarrei Vanuatuko pasaporteak saltzea ere leporatu zioten.
Hirugarren agintaldian, 204ko uztailetik azarora, koalizio-gobernua zuzendu zuen. 2004ko azaroan harreman diplomatikoak ezarri zituen Taiwanekin, ministroen kontseiluari jakinarazi gabe. Asteetan zehar, Vanuatuk harremanak izan zituen bi Txinekin.