Susana Díaz Pacheco (Sevilla, 1974ko urriaren 18a) andaluziar politikari bat da. Espainiako Langile Alderdi Sozialistaren Andaluziako federazioaren idazkari nagusia da, eta Andaluziako Juntako presidentea 2013tik eta 2019ra arte.[1][2]
- Andaluziako Gazte Sozialisten antolaketa-idazkaria (1997-2004).
- Sevillako udaleko zinegotzia (1999-2004).
- Sevillako Giza Baliabideetako Alkateordea (2003-2004).
- Diputatua Diputatuen Kongresuan (2004-2008).
- Sevillako PSOE-aren antolaketa-idazkaria (2004-2010).
- Diputatua Andaluziako Parlamentuan (2008tik).
- Andaluziako PSOE-aren antolaketa-idazkaria (2010-2012).
- Andaluziako Parlamentuak izendatutako senataria (2011-2012).
- Andaluziako Juntaren Lehendakaritza eta Berdintasunerako sailburua (2012-2013).
- Sevillako PSOEko idazkari nagusia (2012-2013).
- Andaluziako Juntako presidentea (2013-2019).
- Andaluziako PSOE-aren idazkari nagusia (2013tik).
- PSOEko Politika Federalaren Kontseiluko presidentea (2014tik).
- PSOEko idazkaritza orokorrarentzako hautagaia (2017).