Tamara Bunke

Tamara Bunke

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHaydée Tamara Bunke Bider
JaiotzaBuenos Aires1937ko azaroaren 19a
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Argentina
BizilekuaAlemaniako Errepublika Demokratikoa
Austria
Kuba
Bolivia
Argentina
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaVallegrande probintzia1967ko abuztuaren 31 (29 urte)
Hobiratze lekuaChe Guevararen mausoleoa
Heriotza modua: Pathology and Oncology Research (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Habanako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
gaztelania
errusiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea, espioia, kazetaria, itzultzailea, partisanoa eta militarra
Enplegatzailea(k)Ñancahuazú Guerrilla (en) Itzuli
Izengoitia(k)Tania, Laura Gutiérrez Bauer eta Ita
Musika instrumentuapianoa
gitarra
akordeoia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

Find a Grave: 136181031 Edit the value on Wikidata

Haydée Tamara Bunke Bider (Buenos Aires, Argentina, 1937ko azaroaren 19a - Rio Grande, Bolivia, 1967ko abuztuaren 31), Tania ezizenaz ezagutua, iraultzaile komunista eta espioia izan zen. Paper garrantzitsu bat jokatu zuen Kubako gobernuan Kubako iraultza ondoren, baita beste Latinoamerikako zenbait mugimendu iraultzaileetan ere. Che Guevararen aginduetara Boliviako komunistekin batera borrokatu zuen emakume bakarra izan zen.

Tamara Bunke Buenos Aires hirian jaio zen 1937ko azaroaren 19an. Aita alemaniarra eta ama poloniarra zituen, biak militante komunistak. 1952an, Tamara Alemaniako Errepublika Demokratikora bidaiatu zen bere gurasoekin eta han, Alemaniako Alderdi Sozialista Bateratuko kide bezala onartu zuten 18 urte bete zituenean.

Ondoren Humboldt Unibertsitateko Letren Fakultatean ikasi zuen, eta gainera Tiro kiroleko irakaslea izan zen. Kubako Iraultzaren garaipenaren berri izateak poztu zuen. 1960an Che Guevara ezagutu zuen, honek Alemaniako Errepublika Demokratikoa bisitatu zuenean Kubako gobernu iraultzailearen delegazio komertzial baten buru zela.

1961eko maiatzaren 12an Kubara joan zen hango Ballet Nazionalak gonbidatuta, Alicia Alonsoren laguntzaz. La Habanako Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen. Ondoren, frantsesez, ingeleraz, alemanieraz eta espainieraz hitz egin zezakeenez, Hezkuntzako Ministerioan, Herriekin Adiskidetasunerako Institutu Kubatarrean eta Kubako Emakumeen Federazioan lan egin zuen. 1963an entrenatzen hasi zen Inteligentzia Zerbitzuan lan egiteko. Handik aurrera, Tania bezala ezagutzen hasi zen. Cienfuegosen bere plan operatibo-praktikoa prestatu zuen.

Kubako Barne Ministerioaren entrenamenduaren ondoren, Boliviara joan zen Che Guevararen aginduz klase politikoarekin eta armadarekin harremanak hasteko, eta etorkizunean iraultza bat hasi ahal izateko. Misio horretan Laura Gutiérrez Bauer izena hartu zuen.

La Pazen Juan Ortega Leytón eta Moisés Chire Barrientos margolariekin elkartu zen, azken hau Boliviako presidentearen senidea zen. Horrez gain, Gonzalo López Muñoz, Presidentziako Informazioen Zuzendaritza Nazionaleko burua zenarekin harremanetan jarri zen. Hain infiltraturik zegoen, ezen Alfredo Ovando Candiaren (Defentsako Ministroa) eta René Barrientos Ortuñoren (Boliviako Presidentea) lagun egin zen. Gainera, bertako gizarte-klase altuko pertsonen seme-alabei alemanierazko klase partikularrak eman zien, euren familiekin harremanak izateko asmotan.

1966an, Kubako Gobernuak bere lana arrakastatsutzat ebaluatu zuen eta Kubako Alderdi Komunistaren kide bezala onartu zuten. Mario Martinezekin, ingeniaritza elektrokoko ikaslea, ezkondu zen eta geroztik pasaporte boliviarra lortu zuen.

Gerrilla eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerrillarekin bat egin zuen, borrokalari berriak hartuz eta hauek borroka guneetara eramanez, Juan Vitalio Acuña Nuñez komandantearen taldean sartuz. 1967ko abuztuaren 31n Bunke eta beste zortzi gerrilari hil zituen Boliviako armadak Vado del Yeson (Puerto Mauricio, Rio Grande) egindako segadan.

Bere gorpuzkiak identifikatu eta Kubara eraman zituzten 1998an. Gaur egun, Santa Claran daude.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tamara Bunke Aldatu lotura Wikidatan