The Blues Brothers | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | New York, Estatu Batuak |
Musika mota | Rhythm and blues, Blues, Soul, Jazz, Rock and roll, Country |
Urteak | 1978 - gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Atlantic |
Taldekideak | |
Steve "the Colonel" Cropper "Blue" Lou Marini Alan "Mr. Fabulous" Rubin Rob "The Honeydripper" Paparozzi Eddie "Knock on Wood" Floyd | |
Lehengo taldekideak | |
Jake Blues Elwood J. Blues Donald "Duck" Dunn Steve "Getdwa" Jordan Willie "Too Big" Hall Tom "Bones" Malone Matt "Guitar" Murphy Paul "The Shiv" Shaffer Murphy Dunne Tom "Triple Scale" Scott Zee Blues "Mighty Mack" McTeer Larry "T" Thurston Tommy "Pipes" McDonnell | |
Sariak | |
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
bluesbrothersofficialsite.com | |
The Blues Brothers 1978an New Yorken (Estatu Batuak) sortutako rhythm and blues musika taldea da. Dan Aykroyd eta John Belushi komedianteek sortua, Saturday Night Live telebista programarako sketch musikal bat egiteko. Belushi "Joliet" Jake Blues ezizenaz kantaria zen eta Aykroyd Elwood Blues ezizenaz, aldiz, harmonikoa eta kantaria. Musikari ospetsu askorekin taldea osatu zuten. Debuta 1978ko apirilaren 22an izan zen, Saturday Night Live telebista-programan.
1982an, Belushi hil eta gero, taldeak musikariak taldea osatzera gonbidatzen segitu zuen. 1988an, hasierako taldekideak elkartu ziren, nazioarteko bira egiteko eta 1998an berriz, Blues Brothers 2000 filma grabatzeko. Harezkero, hasierako taldekideak noizean behin elkartzen dira.
Zenbait alditan taldearekin jo dutenenen zerrenda:
John Landisek zuzendutako The Blues Brothers filma 1980an egin zen. Chicagon (Illinois) girotuta dago eta Jake Bluesek eta anaia Elwoodek euren banda elkartu behar dute, dirua lortzeko eta umezurztegia salbatzeko.
Blues Brothers 2000 filma ere John Landisek 1998an zuzendu zuen. Elwoodek espetxean 18 urte igaro ondoren, handik irteten denean hasten da. Berriz ere umezurztegia salbatu behar dute berak eta 10 urteko Buster Blues deituriko mutilak.
The Blues Brothers Titus software enpresak hainbat kontsolatarako garatu zuen bideo-jokoa da. Enpresa berak beste bideo-joko bat garatu zuen Gameboy, ordenagailu eta Super NESerako. Urte batzuk geroago, Blues Brothers 2000 izeneko bideo-jokoa atera zuen Nintendo 64 kontsolarako.
The Blues Brothers Bar John Belushik eta Dan Aykroydek 1970eko hamarkadan martxan jarri zuten taberna ilegala zen. Chicagoko Old Town auzoko Wells Street kalean, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan irekirik egon zen. College of DuPagen Belushirekin egon zen lagun batek eraman zuen. Lizentziarik ez zuenez, tiketak saltzen zituen, ondoren alkohol truke aldatzen zituenak.