Vera Lewis | |
---|---|
(1942) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vera Mackey |
Jaiotza | Manhattan, 1873ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Woodland Hills, 1956ko otsailaren 8a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ralph Lewis |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea eta zinema aktorea |
|
Vera Lewis (New York, 1873ko ekainaren 10a-Woodland Hills, Los Angeles, Kalifornia, 1956ko otsailaren 8a) antzerki eta zinema emakume aktore estatubatuarra izan zen. Bere ibilbide nagusia zinema mutuan garatu zuen. 1915 eta 1947 artean 183 filmetan lan egin zuen. Ralph Lewis aktorearekin ezkondu zen.[1]
New Yorken jaioa, antzerki aktore gisa hasi zen hiri horretan. Zineman bere ibilbidea [[1915] urtean hasi zen 'Hypocrites' filmarekin, [[[Myrtle Stedman]] eta Courtenay Foote protagonista zituelarik. 1915etik 1929 63 ekoizpen mututan aritu zen, horien artean klasikoa den Intolerance filman (1916).[2] Iturri batzuek diotenez, 1915eko The Birth of a Nation filmean ere jardun zuen, baina hori ez da zehatza.
Zinema mutuko beste izar askok ez bezala, Lewisek erraz gainditu zuen zinema soinudunerako trantsizioa, Wide Open filmetik hasita, non Patsy Ruth Miller eta Edward Everett Horton ekin zion. Inoiz lehen izartzat hartua ez bazen ere, guztira 58 filmetan parte hartu zuen 1930eko hamarkadan eta beste 60tan 1940koan.
Vera Lewis 1947an erretiratu zen, Woodland Hillsen (Los Angeles, Kalifornia) bizi zela. 1956ko otsailaren 8an hil zen.