Orri honek Euskarazko Wikipediako politika formal bat azaltzen du. Lankideek onartutako arauak dira; beraz, lankide guztiek bete beharko dituzte. |
Wikipediako laguntza |
Artikuluak idatzi... |
Wikipediako hitzarmenak... |
Ikus, gainera... |
Wikipedian sakontzeko >> |
Wikipediako artikulu orok, ahal den neurrian, artikuluen formatu orokor hau izan beharko luke.
Eskaera hauek guztiak betetzen dituen artikulu bat «Wikipedia» izan daiteke. Dena den, eta gaiaren arabera, baliteke beste formatu zehatzago bat hobea izatea. Adibidez, Euskal Herriko udalerrietarako, berariazko eredua erabiltzen da.
Artikulu txarra edo zirriborroa baino ez den batek ere, gutxieneko batzuk izan behar ditu. Gutxieneko horiek ez jartzearen ondorioetako bat, artikulua ezabatzea izan daiteke.
Behin gutxieneko horiek beteta, artikulu txukun bat sortzeko, ondorengo alderdi hauek ere izan beharko ditugu aintzat.
Artikuluan izenburua agertzen den lehen aldian letra lodiz jarri behar da hiru apostrofo erabiliz. '''artikuluaren izenburua'''
idatzita artikuluaren izenburua da emaitza. Adibidez:
Wikipediako artikulu orok, ahal den neurrian, artikuluen formatu orokor hau izan beharko luke.
Orokorrean, ez jarri beste artikuluetarako loturarik:
Kirgizistango bandera 1992ko martxoaren 3an erabakitakoa da.
Letra lodiak izenburua azaltzen den lehen aldirako erabili behar dira. Gainerakoan, letra lodiak erabiltzea saihestu behar da, salbu eta artikuluak izan lezakeen beste izenburu egoki baterako bada. Adibidez:
Abu Ali al-Hasan Ibn al-Haitham —arabieraz: أبو علي الحسن بن الهيثم, Mendebaldean Alhazen izenaz ezaguna— (965-1039) arabiar fisikari bat izan zen.
Izenburuan ere, letra etzanen arauak bete behar dira. Arau horiek izenburuari letrakera etzana eskatzen badiote, artikuluaren hasieran {{letra etzanetako izenburua}}
kodea idazteaz gainera, letrakera etzanez idatziko dugu izenburua:
Ikasten Nafarroa Garaiko Berri Txarrak rock musika taldearen 2. diskoa da, 1999an argitaratua.
Atal kopurua ez dago zehaztuta; artikuluaren araberakoa izango da.
Erabili ==
(berdinketa ikur bi) goiburuaren hasieran eta bukaeran atal berri bat sortzeko, inola ere ez '''
(hiru apostrofo). Beraz, Lanak izeneko atal bat sortzeko hau litzateke idatzi beharreko kodea:
== Lanak ==
<!-- zure oharra -->
kodea erabili. Asko eskertzen da lotzen duten artikuluen izenak jartzea, lana asko errazten du eta oharra jartzeak ere ez du asko nekatzen. Adibide bat ikusteko, jarraitu esteka honi.Badira artikulu askotan ageri diren lau atal berezi: «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Kanpo estekak» eta «Bibliografia». Lau atal horien izenak horiek izan behar dute zehazki, hala erabaki zelako, eta nolabaiteko batasuna lortzearren euskarazko wikipediako artikuluetan.
Artikuluaren edukia osatzeko aipatu nahi diren edukien artean, lehendabizi, artikuluaren zuzeneko iturriak aipatzen dira («Erreferentziak»); ondoren, euskal wikipediaren barruan informazio osagarria dakarten artikuluak («Ikus, gainera»); ondoren, Wikipediatik kanpo baina Internet bidez eskuragarri dauden informazio iturri osagarriak («Kanpo estekak»); eta, azkenik, artikulurako iturri izan ez diren, Interneten eskuragarri ez dauden baina artikulurako informazio osagarri garrantzitsua duten iturriak («Bibliografia»).
Lau atal horiek ez dira artikulu guztietan azalduko: batzuetan horietako bat, beste batzuetan bi, beste batzuetan hiru... azalduko dira, baina, betiere, ordena honetan: «Erreferentziak», «Ikus, gainera», «Kanpo estekak» eta «Bibliografia».
Artikuluko esaldi baten, esaldi zati baten edo paragrafo baten iturria aipatzeko, esaldi, esaldi zati edo paragrafo horren eskuinean <ref>
eta </ref>
kodeak jarri behar dira, eta bi kode horien artean jarri behar da iturria. Gero, «Erreferentziak» atalean, {{erreferentzia zerrenda}} kodea jarri beharko duzu.
Uste baduzu artikulu irakurleak artikulu horrez gain beste bat edo batzuk ere begiratu beharko lituzkeela, izen hau edukiko lukeen atal bat sortu eta zerrendatu beste artikulu interesgarri horiek * ikurraren laguntzarekin:
* [[Euskara]] * [[Euskal Musika]]
Emaitza:
Goiburu honen izenak argi adierazten duen bezala, kanpo estekak jartzeko atalik egokiena da. Hor zerrenda batean jarri behar dira, Ikus, gainera atalean bezala. Adibidez:
* {{en}} [http://wikimediafoundation.org/wiki/Home Wikimedia Fundazioa]
Emaitza:
Webgunearen hizkuntza adierazteko {{hizkuntzaren kodea}} txantiloia erabiltzen da. Kanpo estekako edukia euskaraz baldin bada, oro har ez da hizkuntza markarik jarri behar: hau euskal wikipedia denez, kanpo estekako edukia ere euskaraz dagoela ulertu behar da, hizkuntza markarik ez badu. Hala ere, kanpo estekako edukia euskaraz egonagatik, erdarazko izenburua baldin badu (adibidez: Linguae vasconum primitiae), {{eu}}
kodea idatziko dugu.
Edukia ingelesez baldin badago, berriz, {{en}}
; frantsesez, {{fr}}
; eta berdin gainerakoekin (ikus wikipedia honetako hizkuntza txantiloien zerrenda). Hainbat hizkuntzatan baldin bada, bata bestearen atzean idatzi, esaterako: {{en}}
{{es}}
{{fr}}
.
Emaitza: (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)
Artikuluko gorputzean sartu daitezke kanpo estekak, erreferentziak ezagutarazteko eta abar. Horrela egin nahi bada, hau da idatzi beharrekoa:
Testua, testua, testua.[http://www.adibidea.com]
Emaitza:
Baina erreferentzien atala horretarako dagoenez, ez da askotan erabiltzekoa. Erabil ezazu erreferentzien atala, informazio gehiago eskaintzeko aukera ematen baitu, artikuluko gorputzean tokirik okupatu gabe.
Atal hau hiri, udalerri edo herrialdeetako artikuluetan erabiltzeko da, toki horretako pertsona ospetsuak aipatzeko.
Aurkakoa dioen ezer ez bada idazten, euskaltzaindiaren arauak jarraitu behar dira, baita datekin ere. Datak jartzerakoan euskarazko ordena (urtea, hila, eguna) jarraituko da. Adibidez: 1945eko abenduaren 6a. Kristo aurreko datak jartzeko K. a. laburdura jarri behar da urtearen aurrean (K. a. 380). Mendeak, beti bezala, zenbaki erromatarrekin adierazten dira (XVIII. mendea).
Gogoratu hilen izenak letra xehez idazten direla: urtarrila, otsailaren 28a, 2006ko azaroaren 4a...
Ahalegindu azken aldian, momentu honetan, iaz, laster eta abar bezalako ez erabiltzen. Aditzaren denborak ere garrantzia du, pertsona hilda dagoen edo ez argitzeko...
Jaiotza eta heriotza datak artikulu batean letra lodiz dagoen izenburuaren eskuinean jarri behar dira. Eta tokiak ezagutzen badira, dataren aurretik, komarekin banatuta:
Ernest Rutherford, Nelsongo lehenengo baroia (Brightwater, Zeelanda Berria, 1871ko abuztuaren 30a - Cambridge, Ingalaterra, 1937ko urriaren 19a) fisika nuklearraren aita izan zen.
Oraindik bizi bada, beheko hau izango da formatua:
Karlos Argiñano Urkiola, nazioartean Karlos Arguiñano grafiaz ezagunagoa, (Beasain, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 6a) sukaldari, aktore eta enpresaburu euskalduna da.
Tenperaturak Celsius gradutan (°C) adieraziko dira; adibidez: 21,5 °C. Zientziarekin lotutako artikuluetan Kelvinetan (K) ere adierazi daitezke baina gomendatzen da tenperatura Celsius gradutan ere idaztea.
Animaliei, landareei eta, azken finean, euskaraz izen bat duen edozein espezieri buruz hitz egitean, euskarazko terminoa erabiltzea adostu zen. Izen zientifikoa lagungarria izango da, hala ere.
Letra larriak direla eta, generoaren izenaren lehenengo letra larria izan behar da, eta espeziearena osorik xehea. Adibidez, ardiaren kasuan, Ovis aries (generoa: Ovis, espeziea: aries).
Koloreen erabilera mugatua eta neurrizkoa izan behar da. Pertsona guztiak ez dira koloreak ikusteko gai (daltonikoak, itsuak...). Gainera, zuri-beltzean inprimatzean ez da nabarituko, kolore gutxiko pantailetan ez dira bereiziko, eta abar.
Tentagarria da koloreak erabiltzea, ikus ditzaketenentzat lagungarri izan dadin, baina kolorerik erabili gabe ere informazio berdina eman ahal baldin bada, ez erabili.
Artikuluaren hasiera garrantzitsua da eta, bertan, gaiaren definizioa modu argian adieraziko da, ondorengo egituraz: 1. deskriptorea (definizio generikoa) + ezaugarri espezifikoak (detaileak). 2. Aditza ez da inoiz atzera kargatuko. Adibidez:
Tankea edo gudu orga guda frontean borrokatzeko ibilgailu korazatua da, mugikortasun operazionalerako, eraso taktikorako eta defentsarako gaitasunak dituena. Su egiteko ahalmena du, oro har, dorre birakarian duen kalibre handiko kanoiari eta bigarren mailako metrailadoreei esker.
Atzizkia hitz baten erroaren atzean kokatzen den hizki bat da eta, haren bitartez, hitzari informazio gehigarria ematen zaio. Era horretan, hitz eratorri bat sortzen da, erroak adierazitakoaren esanahi desberdina duena. Kategoria gramatikal berdinekoa edo desberdinekoa izan daiteke.
Arau hau IVAPen estilo-liburuari lotzen zaio (145. orrialdea).