Xabier Azkargorta | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Azpeitia, 1953ko irailaren 26a (71 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 175 zentimetro |
Francisco Xabier Azkargorta Uriarte (Azpeitia, Gipuzkoa, 1953ko irailaren 26a) futbolari ohia, futbol entrenatzailea eta futbol esataria da.
Gaztetan, Real Sociedad eta Bilboko Athleticeko jokalaria izan zen. Lesio larri baten ondorioz futbol profesionala utzi eta medikuntza ikasi zuen Bilbon eta Bartzelonan.
Azpeitiko ikastolan Soin Hezkuntza irakasle jardun ondoren, futboleko entrenatzaile titulua atera zuen, eta Espainiako lehen mailan Espanyol, Valladolid, Sevilla eta Tenerife taldeak entrenatu ondoren, Boliviara joan zen selekzionatzaile. Boliviako talde nazionala Estatu Batuetako Mundialerako (1994) sailkatu zuen, besteak beste Brasil eta Uruguai mendean hartu eta gero. Txilen eta Japonian ere aritu da entrenatzaile lanetan. Izan ere, Japoniako Yokohama Marinos taldeaz arduratu zen 1998. urtean entrenatzeari utzi zion arte.
Ordutik hona, telebista, irrati eta prentsa idatzian ari da kolaboratzaile lanetan, eta 2000. urtean Futbolsofia liburua argitaratu zuen, euskaraz. Euskaraz ez ezik, ederki egiten du gaztelaniaz, ingelesez, txineraz eta japonieraz ere, eta ulertzen ditu italiera eta portugesa. Gaur egun ETB eta Canal + telebista kateentzat egiten du lan, futboleko esatari.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |