Yusuf ibn Abd ar-Rahman al-Fihri | |||
---|---|---|---|
746 - 756 ← Tuwaba ibn Salama al-Gudami - Abderraman I.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kairuan, 711 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Omeiatar Kaliferria | ||
Heriotza | Toledo, 759 (egutegi gregorianoa) (47/48 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Abd al-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra eta agintaria |
Yusuf ibn Abd ar-Rahman al-Fihri (arabieraz: يوسف بن عبد الرحمن الفهري) al-Andaluseko hogeita hirugarren valia izan zen (747–756).[1] Abd ar-Rahman ibn Abd Allah al-Ghafiqi Poitiersko Guduko jenerala zuen aita.
Septimania okupatu ondoren, omeiatarrak Proventzako Arlesera eta Avignonera sartu ziren 735ean, Abd al-Rahman al-Fihri Narbonako buruzagi militarraren gidaritzapean.[2] 747an Abd ar-Rahman ibn Katir al-Lahmi ordezkatu zuen eta Abbastar Iraultzaren eta Berbereen matxinadaren anabasa aprobetxatuz ia independentea izan zen.
756 hasieran, Zaragozan tropa yemendarren eta berbereen matxinada bat baretu ondoren, baskoiak ere matxinatu egin ziren. Abd ar-Rahmanek igorri destakamendu bat Ebron gora abiatu zen errebolta zapaltzera, baina baskoiek destakamendua birrindu zuten Iruñetik gertu.[2] Une horretan, Abd ar-Rahman omeiatar printzea Algecirasen lehorreratu zen. Abd ar-Rahmanek Málaga eta Sevilla hartu zituen eta 756an Musarahko guduan al-Fihri menderatu ondoren, emir bilakatu zen.[3]