Zeba Islam Seraj | |
---|---|
![]() (2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dhaka, 1958ko urtarrilaren 12a (67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea 1986) Doktoretza University of Dhaka (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | University of Dhaka (en) ![]() University of Dhaka Faculty of Biological Sciences (en) ![]() |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Zientzien Mundu Akademia |
Zeba Islam Seraj (bengaleraz: জেবা ইসলাম সেরাজ; Dhaka, Bangladesh, 1958ko urtarrilaren 12a) Bangladeshko biologo molekular bat da, Bangladesheko kostaldean hazteko gai diren gazitasunarekiko tolerantzia duten arroz barietateen garapenari buruz ikertzeagatik ezaguna. Irakaslea da Dhakako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuan.[1][2]
Serajek Dhakako Unibertsitatean ikasi zuen, bere jatorrizko herrialdean, Bangladeshen, eta Zientzia Biologikoetako lizentziatura lortu zuen 1980an. Unibertsitate berean 1982an masterra osatu zuen. Biokimikan doktoratu zen Glasgowko Unibertsitatean 1986an, eta doktoratu ondoko lana egin zuen Liverpooleko Unibertsitatean hurrengo urtean. Doktoratu ondoko egonaldia amaitu ondoren, Dhakako Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko Departamentuan sartu zen 1988an. Unibertsitate horretan bertan, irakasle ondoko bihurtu zen 1991n, eta Biologiako irakasle 1997an. Ikertzaile nagusi gisa, tokiko eta atzerriko diru-laguntzek finantzatutako landareen bioteknologiako proiektuak gainbegiratzen ditu 1991z geroztik. Ikertzaile bisitaria da Texasko Unibertsitatean, Austinen, 2013tik.[1]
Serajek Landare Bioteknologiako laborategi bat ezarri du Dhakako Unibertsitatean. Generation Challenge Programme ("Belaunaldiaren erronka") programaren proiektu baten ikertzaile-nagusia da. Nekazaritzako ekoizpena bultzatzeko biologia molekularra erabiltzeko ekimena da. Serajek Pokkali arrozaren (arroz tradizionalaren barietate bat) gazitasunarekiko tolerantziaren QTL nagusiak mapatzen lan egin du , baita arroz-gazitasunarekiko tolerantzia txertatzeko hazkuntza-programetan laguntzeko markatzaileak aplikatzen ere. Era berean, genetikoki eraldatutako arroz-barietateak garatzen lan egiten du, gazitasun hobetuaren tolerantziarekin, Bangladesheko kostaldean hazteko gai direnak.[3] PEER saria jaso zuen (Partnerships for Enhacend Engagement in Reasearch) - Nazioarteko Garapenerako Estatu Batuetako Agentziarekin batera Zientziarako Fundazio Nazionalaren ekimen bat. Sari hau bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknikak erabiltzeagatik Bangladeseko kostaldean jatorri endemikoko arroz barietateetan osasunarekiko tolerantziaren oinarria aurkitzeko eman zitzaion. Ekimen horretan Texasko Unibertsitateak anfitrioi gisa parte hartu zuen.[4]
Zientzialari bisitaria izan da Arrozaren Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren proiektuetan, Estatu Batuetako Nekazaritza Departamentuko Beaumonteko (Texas, Estatu Batuak) ikerketa-estazioan (2003ko abuztuaren 4tik 6ra) eta Texasko Unibertsitateko Austingo Biologia Molekularreko, Zelularreko eta Garapeneko Departamentuan, Norman Borlaug unibertsitate-beka eman baitzioten (2005eko abuztuaren 15etik abenduaren 15era). Austingo Texasko Unibertsitatean ikertzaile bisitari titulua jaso du (2014ko urritik 2018ko irailera).[1]
Tedx-en hitzaldi batera gonbidatu zuten itsasoaren mailaren igoeraren eta gazitasunaren ondorioz uztak nola salbatu adierazteko (2018ko urtarrilaren 16a). NHK TV-n, Japonian agertu zen 2019an Science for Sustainable Earth hitzaldian.[5]
Bere ikerketen emaitzekin hainbat artikulu idatzi ditu.[6]