1968ko musikak eman zituen hainbat gertakizun aipagarri. David Gilmour gitarra-jotzailea hasten da Pink Floyd taldearekin jotzen; Brian Jones azken aldiz agertzen da The Rolling Stones taldeko partaide modura; Johnny Cashek Kaliforniako Folsomeko espetxeko kontzertu ospetsua ematen du; Nueva Trova Cubana mugimenduaren sorreratzat hartzen den kontzertua egiten da Habanan (Kuba); Tropikalia izenez ezaguna den mugimenduari hasera ematen zaio musikaren arloan Brasilen. Urte honetan sortutako musika taldeen artean Black Sabbath, Crosby, Stills & Nash, Deep Purple, King Crimson, Led Zeppelin eta Yes daude; gure artean, berriz, Erlak eta Herrikoi. Bestalde, Buffalo Springfield, Cream eta The Yardbirds taldeak desegin ziren. Hainbat musikarik eta taldek beren lehen albuma argitaratzen dute: The Band, Creedence Clearwater Revival, Tyrannosaurus Rex, Deep Purple, The Jeff Beck Group, Status Quo, Jethro Tull edo James Taylor. Abestiei dagokienez, urte honetan argitaratu ziren Jumpin' Jack Flash (The Rolling Stones), In-A-Gadda-Da-Vida (Iron Butterfly), With a Little Help from My Friends (Joe Cocker), Born to Be Wild (Steppenwolf), L'estaca (Lluís Llach), Ez gaude konforme (Lourdes Iriondo) edo Euskalerri nerea (Xabier Lete)
- Apirilaren 4a – James Brown Estatu Batuetako telebistan agertzen da Martin Luther Kingen erailketak sortutako haserrea baretzeko asmoz.
- Apirilaren 7a – Nina Simone abeslari, piano jotzaile eta kantugileak Westbury Music Fair aretoan ematen duen kontzertua eraildako Martin Luther King ekintzaileari eskaintzen dio. Why? (the king of love is dead) abestia lehen aldiz aurkezten da. Emanaldiaren zati bat Nuff Said (1968) albumean agertuko da.
- Apirilaren 26a – Beranduago Voces Ceibes izena hartuko duen Galiziako kolektibo musikalaren lehen kontzertua Santiago de Compostelan. Honakoak dira abeslariak: Benedicto, Xavier, Guillermo Rojo, Xerardo Moscoso eta Vicente Araguas. Xesús Alonso Monterok idazten du promozioko liburuxka.
- Apirilaren 29a – Hair rock-musikala 1967ko urrian off-Broadwayko Public Theateren estreinatu ondoren, azkenean Broadwayko Baltimore Theaterera lekualdatzen da. Bertan 1472 emanaldi egingo ziren.
- Apirila (egun zehatza ezezaguna)
- Ekainaren 20a – David Ruffin The Temptations taldetik kaleratzen dute bere egoa dela medio eta taldearen diru kontuak ikertzen hasten delako, kontabilitate bat galdegiten.
- Ekaina (egun zehatza ezezaguna)
- Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar lehiaketan euskal kantuaren lehen saria Oskarbik irabazten du. Bigarren saria Ameslariak taldearentzat izan zen eta hirugarrena Urretxindorrak taldearentzat. Solisten artean Estitxuk eramaten du lehen saria eta bigarrena Maite Idirinek.
- Irailaren 7a – Led Zeppelin taldeak lehen jendaurreko kontzertua ematen du Danimarkan The New Yardbirds izenpean (The Yardbirds taldea bi hilabete lehenago banandu zen eta Jimmy Pagek talde berri hau osatu zuen)
- Irailaren 14a – Roy Orbison musikariaren bi seme, 10 urteko Roy DeWayne Orbison eta 6 urteko Anthony King Orbison, Hendersonville (Tennessee) hiriko etxe bateko sutean hiltzen dira. Wesley, seme gazteena, Royren gurasoek ozta-ozta salbatzen dute.
- Irailaren 15a – Lehen Pocket Disc izeneko diskoak kaleratzen dira AEBetan. Hurrengo urtean fabrikatzeari utziko zioten.
- Irailaren 19a – The Who taldea hasten da Tommy rock-opera grabatzen.
- Iraila (egun zehatza ezezaguna)
- Lau urte igaro ondoren ia erabat zineari eskainita, Yves Montand artista italo-frantziarra Parisko Olympia aretora itzultzen da abeslari bezala.
- Azaroaren 6a - Head film musikala estreinatzen da, Bob Rafelsonek zuzendua, Rafelson berak eta Jack Nicholsonek idatzia eta The Monkees taldeak progagonizatua.
- Azaroaren 8a - John eta Cynthia Lennon dibortziatu egiten dira.
- Azaroaren 15a – 500.000 lagun biltzen dira bakearen alde eta gerraren aurka Washingtonen (AEB). Bertaratu zirenen artean: Arlo Guthrie, Pete Seeger, Peter, Paul and Mary eta John Denver.
- Azaroaren 17a - Diana Ross & The Supremes taldeak The Beatlesen Hey Jude arrakastatsua ordezkatzen du zerrendetako lehen postuan Love Child abestiarekin.
- Azaroaren 22a – The Beatles taldearen The White Album diskoa kaleratzen da. Baita ere The Kinks taldearen The Kinks Are the Village Green Preservation Society.
- Azaroaren 26a – Cream taldeak agurreko kontzertua ematen du Londresko Royal Albert Hall aretoan. Hau izango da Eric Clapton, Jack Bruce, eta Ginger Baker taldekideek elkarrekin joko duten azken aldia, 1993 urtean Rock and Roll Hall of Fame museoan (Rock and Rollaren Ospearen Aretoa) sartzean eman zuten kontzertura arte.
- Azaroa (egun zehatza ezezaguna)
- Lluís Llach kantautore katalanak Festival de la Canción de Barcelona jaialdian parte hartzen du A cara o creu abestiarekin eta bigarren geratzen da. Bertaratutakoen artean CBS diskoetxeak Espainian zuen ordezkari bat zegoen; honek multinazionalarekin fitxatzea eskaintzen dio gaztelaniaz kantatzeko. Llachek ez du eskaintza onartzen eta Kataluniako diskoetxe txiki batekin sinatzen du kontratua, Concèntric izenekoa, hizkuntza eta kultura katalanak bizirik mantentzea zuelako helburu.
- Abenduaren 1a – Voces Ceibes kolektibo musikalaren sortze-ekitalditzat jotzen den kontzertua Santiago de Compostelako Capitol zineman. Benedicto, Xavier, Guillermo Rojo, Xerardo Moscoso, Vicente Araguas eta Miro Casabella musikariak hartzen dute parte.
- Abenduaren 2a –
- Janis Joplin and Big Brother and The Holding Company taldeak azken aldiz jotzen dute elkarrekin Janis bakarlari bihurtu baino lehen.
- Elvis Presleyren Elvis programa ematen dute NBC telebista kate estatubatuarrean. Aste horretako, zein 1968 urteko ikusle gehien izango dituen programa bihurtzen da.
- Abenduaren 9a –
- Hanburgoko Planten un Blomen parkean izandako liskar politiko baten ondorioz, bertan behera geratzen da Hans Werner Henze konpositore alemaniarrak Che Guevarari eskainitako Das Floß der Medusa obraren estreinaldia.
- NBC telebista kate estatubatuarrak TCB programa ematen du, Diana Ross & The Supremes eta The Temptations taldeak protagonista direlarik. Modu horretara, afroamerikarrez osatutako lehen barietate-programa bilakatzen da.
- Abenduaren 11a - The Rolling Stones Rock and Roll Circus kontzertua filmatzen da. Parte hartzen dutenen artean The Rolling Stones, The Who, Taj Mahal, Jethro Tull, The Dirty Mac eta Marianne Faithfull daude. Hau izango da Brian Jonesen azken agerraldia The Rolling Stones taldeko partaide modura.
- Abenduaren 15a - Hirurehunetik gora txistulari biltzen dira Gasteizen, Txistulari Egunean.
- Abenduaren 16a - Chitty Chitty Bang Bang film musikala estreinatzen da, Ken Hughesek zuzendua, Hughes berak eta Roald Dhalek idatzia eta Dick Van Dyke dela aktore nagusia.
- Abenduaren 20a - Peter Tork musikariak The Monkees uzten duela adierazten du.
- Abenduaren 22a - The Animals taldeak ongintzazko kontzertua ematen du Newcastle hirian, Eric Burdon & The Animals desegiten ari den bitartean.
- Abenduaren 26a - Monterey Pop film dokumentala estreinatzen da. D. A. Pennebakerek zuzendua, 1967ko ekainean ospatutako Monterey Pop Festival jaialdia dokumentatzen du.
- Aashirwad izeneko Bollywood film musikala estreinatzen da, Hrishikesh Mukherjeek zuzendua eta Ashok Kumar eta Sanjeev Kumar direla aktore nagusiak. Nabarmentzen da rap estiloko abesti bat azaltzen delako.
- Ameslariak taldea Eibarren (Gipuzkoa) Radio Juventud irratiak antolatutako lehiaketa batera aurkezten da, Primer Premio de Intérpretes de la Cancion en Euskara lehiaketara, eta bigarren saria eskuratzen dute taldeen atalean, Oskarbiren atzetik.
- Argoitia neba-arrebak Abrako lehen sariketa irabazten dute.
- Aurkezten den zortzigarren aldian, Lluís Llachen L'estaca abestiak zentsura pasatzen du, baina beste izen batekin, Ahir (Atzo). Hurrengo urtean debekatuko egingo dute.
- Bittor Egurrolak Abrako I. Sariketan eta Bilbon egindako lehiaketa batean bigarren saria eskuratzen du.
- Bost urteren ondoren, Víctor Jara kantari txiletarra Casa de la Cultura de Nuñoa erakundetik egozten dute, arrazoi politikoak direla medio.
- Daniel Vigliettik Frantziako Charles Cros Akademiaren Sari Nagusia jasotzen du.
- Els Setze Jutges, Kataluniako Nova Cançó delakoaren eta hizkuntza katalanaren bultzatzailea, mugimendu bezala funtzionatzeari uzten dio.
- Estitxuk hiru lehiaketa irabazten ditu: Seis Estrellas dantzalekuan egindako Música Joven lehiaketa, Eibarko San Joan jaietan Radio Juventudek antolatutako Primer Premio de Intérpretes de la Canción en Euskara-Gran Premio de Eibar eta Maulen hirugarrena.
- Gorka Knörrek Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur ezagutzen du Donostian eta azken honek gitarrako lehen akordeak erakutsi ondoren, elkarrekin kantuan hasten dira, Mikel Laboa eta Natxo de Feliperen (Oskorri) kantuak joz.
- Joxean eta Jesus Mari Artze, Artze anaiak, Bartzelonako Romea antzokian zuzeneko emanaldiak egiten dituzte astebetez, Pi de la Serra, Raimon eta Pau Riba kataluniar kantariekin batera.
- Juan de Loxa poetak eta Carlos Cano eta Antonio Mata musikariek Manifiesto Canción del Sur idazten dute. Honen bitartez, sustrai andaluziarrak izango dituen protesta kantuko mugimendu bat sortu nahi dute, Euskal Herriko Ez Dok Amairu edo Kataluniako [[Juan de Loxa poetak eta Carlos Cano eta Antonio Mata musikariek Manifiesto Canción del Sur idazten dute. Honen bitartez, sustrai andaluziarrak izango dituen protesta kantuko mugimendu bat sortu nahi dute, Euskal Herriko Ez Dok Amairu edo Kataluniako Els Setze Jutges mugimenduen antzera.]] mugimenduen antzera.
- Maite Idirinek Bittor Egurrolarekin, Beti Alai taldearekin eta Zintzoak bikotearekin Herrikoi taldea sortu zuen.
- Manuel Gerena flamenko-kantari sevillarrak bere lehen kontzertua ematen du profesional modura Alcalá la Real (Jaén) hirian.
- Nacha Guevarak Nacha de noche ikuskizuna aurkezten du Argentinako Di Tella Institutuan.
- Pantxoa eta Peio bikoteak bere ibilbidean garrantzi handia izango zuen pertsona bat ezagutzen dute Uztaritzen (Lapurdi): Telesforo Monzon. Bergararrak abesten entzun eta liluratuta gelditzen da. Hurrengo urtean, hainbat kanta eskainiko die, haien artean ''Itziarren semea'' ospetsua.
- Víctor Jara Amerikako Estatu Batuetatik bira egiten du (Kalifornia eta New York); halaber, Berkeleyko Unibertsitatean (Ingalaterra) ere kantatzen du, Britaniar Kontseiluak gonbidatuta.
- Víctor Jarak urteko antzerki zuzendari onenaren Kritika Saria jasotzen du, Entretengamos al Sr. Sloane obragatik.
- Xabier Letek lehen poema liburua ematen du argitara: Egunetik egunera orduen gurpillean.
- Xabier Saldias bakarka kantatzen hasten da.
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Abuztuaren 30a - Sweetheart of the Rodeo - The Byrds
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Kaleratze data ezezaguna
Urtarrila
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
Kaleratze data ezezaguna
- A velliña / A vos hirmáns / Quen tivera vinte anos / Vento da injusticia – Guillermo
- A Winter's Tale - Genesis
- Acouga / Soio de saxofón / Poema de emergencia a Antonio Machado / As agua das fonter e os ríos - Xerardo Moscoso
- Agur Ondarru / Egun bat / Ta niri noiz / Bart - Ondarru'ko Zintzoak
- Ain't Got No, I Got Life / Do What You Gotta Do - Nina Simone
- Atahualpa Yupanqui euskeraz – Maite Idirin
- Born to Be Wild / Everybody's Next One - Steppenwolf
- Cal que neixin flors a cada instant / A cara o creu - Lluís Llach
- Canción a berce a morte de F. García Lorca / Meu amor / A emigración / O can ten frio – Xoan Rubia
- Cantarem La Vida / Si Em Mor – Raimon
- Congratulations / El Dorado / ''La, la, la'' / Kuba - Estitxu ta Daikiris
- El bandoler / La meva terra / Se'n va content - Lluís Llach
- El malalt / El vi / El qui vénen - Enric Barbat i Botey
- El mendigo / La romería – Víctor Manuel
- Els Morts De L'any 40 / Noia De Porcellana – Pau Riba
- Errege Baltaxarren balada / Aleluia / Txokeko autoan – Julen Lekuona
- Eu son a voz do pobo / No Vietnam / Un ome / O arte de amar – Benedicto (Voces Ceibes)
- Euskal-Herri maitea / Txanbolin / Umetxoaren amesak / Ikusi mendizaleak - Irune ta Andoni Argoitia
- Eskualdun makila / Txikitik ibiliz / Goiz goizian / Nigarrez-Mississipi – Estitxu
- Euskalerri nerea / Poeta hoiek / Bihotza / Lore gorrien balada – Xabier Lete
- Gurdi ardatzik / Aitor'en hizkuntza zaharra / Munduko bideak / Anoushtka – Urretxindorrak
- Harzabal – Artze Anaiak
- Hasta siempre / Que pare el son / Lo eterno / Un hombre - Carlos Puebla
- Ice in the Sun / When My Mind Is Not Live - Status Quo
- Ikusten dot San Francisco / Zergaitik ez da egia (Cada vez que vienes a mi) / Aurtxo txikia / Emen dago San Francisco (San Francisco, flowers in your hair)- Daikiris
- Irripar bat / Jabetasuna / Itzak dira itzak - Benito Lertxundi
- L'Home Dibuixat / Orgia N.º 1 – Jaume Sisa
- La Fera Ferotge / Lliçó De Sumes I Verbs / Cançó De Les Balances / Cançó De Llaurador - Ovidi Montllor
- La mala memoria (Acapella) / La mala memoria (Musicalizada) – Nacha Guevara
- Lin-Pan mendian / Askatasuna zertarako / Nere erria / Ez gaude konforme - Lourdes Iriondo
- Lonfa noite da pedra / Romance incompleto / Monólogo do vello traballador / María soliña – Xavier González de Valle
- Los leñeros / Los masoveros / Las arcillas – José Antonio Labordeta
- Maite, maite / Bakardadea / Mundu bat / Jauna zergaitik - Argoitia neba-arrebak
- Me tiro / Las damas de beneficencia - Nacha Guevara
- Mundu bat / Bihotz zindua / Maria Kristina / Alkar zapaltzen – Beti Alai
- No Quiso Ser / El Niño Yuntero – Elisa Serna
- Que Volen Aquesta Gent? / El Majoral / Cançó Del Bon Amor / Me N'Aniré De Casa - Maria Del Mar Bonet
- Requiem II / Primaveira no ar / O umbral / Deuda comprida – Xerardo Moscoso
- Sujet eder bat / Dugun edan / Ama ezkondu / Ardoa eta gizona - Benito Lertxundi
- Summertime - Big Brother & The Holding Company
- Ti, Galiza / O labrego / Sola / No desterro – Miro Casabella
- Txalaparta – Artze Anaiak
- Un Amic Del País Basc / Molt Temps / No Té Encara 14 Anys / Història - Guillermina Motta