Al-Yamun [ 1] [ oh 1] (arabieraz : اليامون ) Jenin probintziako herri palestinarra da, Jeninetik 9 kilometro mendebaldera[ 2] . Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 20.774 biztanle zituen 2017an[ 3] .
Al-Yamun herria antzinakoa da. Bi antzinako zutabe eta bi kapitel meskitaren atean berrerabili ziren[ 4] .
Erromatar, bizantziar, musulman goiztiar garaiko eta Erdi Aroko teila-puskak aurkitu dira han[ 5] .
1517an Al-Yamun Otomandar Inperioan sartu zen Palestinako gainerako lurraldeekin. 1517tik 1683ra, Turabay emirerriaren parte zen, Jezreelgo harana , Haifa , Jenin , Beit She'an harana, Nablus Sanjak eskualdearen iparraldea, Manases muinoak eta Xarongo lautadaren iparraldea barne hartzen zituena[ 6] .
1596ko zentsuan, Yamoun bezala agertu zen. 28 etxegune zituen, guztiak musulmanak[ 7] .
1799an, Pierre Jacotinek Al-Yamun Ellamoun izendatu zuen Egiptoko espedizioan egindako mapan[ 8] .
1838an Edward Robinsonek bisitatu zuen[ 9] , eta 1870ean Victor Guérinek Al-Yamunek 500 biztanle zituela idatzi zuen, eta bi auzotan banatuta zegoela, bakoitza bere xekeak aginduta[ 10] .
1922an Britainia Handiko Mandatuko agintariek egindako zentsuaren arabera, Al-Yamunek 1.485 biztanle zituen. Guztiak musulmanak ziren, kristau ortodoxo bat izan ezik[ 11] [ 12] . 1931n biztanleria 1.836ra igo zen. Biztanle guztiak musulmanak ziren. 371 elkarbizitza unitate zeuden herrian[ 13] .
1945ean, herriak 2.520 biztanle zituen, eta denak musulmanak ziren[ 14] .
1948ko Arabiar-israeldar Gerraren eta 1949ko armistizio-akordioen ondoren, Al-Yamun jordaniar okupazio-erregimenaren pean geratu zen. Horren ostean, gaur egun Israelen dagoen Ein Hod herrixkako biztanleak Al-Yamunera joan ziren bizitzera[ 15] .
1961ean, Al-Yamunek 4.173 biztanle zituen[ 16] .
1967ko Sei Eguneko Gerratik , Al-Yamun israeldar okupazioaren pean egon da.
2008ko urriaren 29an, Israelgo Defentsa Indarrek Muhammad 'Abahra nekazaria hil zuten Al-Yamunen[ 17] .
↑ Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".
↑ «Palestina: Transkripzio taula» Berria Estilo Liburua (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) «Israeli army's terror and Sabotage actions in Al Yamun town, Jenin District» POICA 2004-07-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-14) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) (Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 64 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Frantsesez) Dauphin, Claudine. (1998). La Palestine byzantine: Texte et illustrations. 3 Archaeopress, 748-749 or. ISBN 0860549054 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Zertal, Adam. (2016). The Manasseh Hill Country Survey. 3 Boston: BRILL, 188-190 or. ISBN 978-9004312302 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Marom, Roy; Tepper, Yotam; Adams, Matthew J. «Lajjun: Forgotten Provincial Capital in Ottoman Palestine» Levant (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Hütteroth, Wolf-Dieter; Abdulfattah, Kamal. (1977). Historical Geography of Palestine, Transjordan and Southern Syria in the Late 16th Century. Erlangen: Erlanger Geographische Arbeiten, 160 or. ISBN 3-920405-41-2 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Karmon, Y. (1960). «An Analysis of Jacotin's Map of Palestine» Israel Exploration Journal 10 (3, 4): 169. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-12-01) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Robinson, Edward; Smith, Eli. (1841). Biblical Researches in Palestine, Mount Sinai and Arabia Petraea: A Journal of Travels in the year 1838. 3 Boston: Crocker, 161, 167 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Frantsesez) Guérin, Victor. (1875). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 225 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table IX, Sub-district of Jenin» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 30 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table XV, Christian populationshowing membersof different churches» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 47 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 71 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics : 17. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) Ben Ze'ev, Efrat. (2011). Remembering Palestine in 1948: Beyond National Narratives. Cambridge University Press, 92 or. ISSN 978-0-521-19447-1 . (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ a b (Ingelesez) (Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 13 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) «West Bank farmer killed by troops» BBC News 2008-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) «Palestinian territories: West Bank» City Population (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics : 104. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-23) .
Historia Administrazioa Hiriak, herriak Palestinarrak Artea, arkitektura Ekonomia Osasuna, hezkuntza Kultura Sukaldaritza Musika Ibaiak, errekak Emakumeak