Alexandre Deulofeu

Alexandre Deulofeu

(1978)

Figueresko alkate

1937ko maiatzaren 25a - 1937ko azaroaren 2a

Figueresko Udaleko zinegotzia

Bizitza
JaiotzaL'Armentera1903ko irailaren 20a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaFigueres1978ko abenduaren 27a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa eta historialaria

Alexandre Deulofeu Torres (L'Armentera, Katalunia, 1903ko irailaren 20a - Figueres, 1978ko abenduaren 27a), politikaria eta historiaren filosofoa, "Historiaren matematika" deitu zuen fenomenoaren inguruan idatzi zuen, zibilizazioen garapenari buruzko teoria ziklikoa.

Alexandre Deulofeu L'Armentera-n jaio zen, Gironako probintzian, Katalunia (Espainia), 1903-ko irailaren 20ean, bere aita bertan ziharduelako botikari. Hiru urtetara Sant Pere Pescador-era bizitzera joan zen, eta bederatzi urte beranduago Figueres-era. Ramon Muntaner institutuan batxilergoa ikasi zuen, eta Bartzelona-n Farmazia eta Madril-en Zientzia Kimikoak, azken hau Bartzelona-n bukatu zuelarik. Figueres-era itzulita, katedrarako oposizioak irabazi eta irakasle aritu zen Figueres-ko institutuan, iharduera politiko kementsuari lotutako aldi bati ekinez, lehenik Ampurdako Gaztedi Abertzale Errepublikanoaren buruzagi bezala eta gerora udal hautetsi gisa ERC-rekin. Figueres-ko alkate akzidentala izan zen Gerra Zibil-ean zehar, liskarrak, lapurretak eta jazarpenak ekidin zituelarik. Gerra frontera sanitario gisa mugiarazi zuten. Erretirada errepublikanoarekin batera Frantziara erbesteratu zen, 1939ko otsailaren 5ean. Erbestean zenbait ofiziotan ibili zen: zenbait gaietan irakasle, biolin-jotzaile eta saxofoijole zenbait musika taldeetan, bai dibertsiorako zein klasikoak jorratuz, nekazari esperimental bezala ere, lurrik gabeko landatzeen sortzaile izanik bere asmakuntzako zenbait soluzio likidoen bitartez, lantegi langile, igeltsero, idazle, poeta, eta abar. Francesc Pujols eta Salvador Dali-ren lagun egin zen. Erbestetik 1947ko urtarrilaren 22an itzuli zen, farmaziara dedikatuz, ikerketan jarraituz eta idazle arituz. Figueres-en hil zen 1978-ko abenduaren 27an, bere lanaren bertsio luzea, "La matemàtica de la historia" edo "Historiaren matematika" deiturikoa, bukatu gabe utzita.

Izaki bizidunek bizitzen dituzten ziklo naturalen gisako zikloak zibilizazio eta inperioek izaten dituztela baieztatzen zuen. Zibilizazio bakoitza, gutxienez, 1.700 urteko hiru ziklo betetzera iritsi daiteke. Zibilazioen baitan garatuak, inperioek batezbesteko 550 urteko iraupena dute. Zikloen izaera ezagututa gerrak ekidin zitezkeelako iritzia zuen, premiagabeko irizten zituelarik, eta gizateria, zikloak ezagututa, hauek modu baketsuan zuzentzeko gai izango zela uste zuen; era berean gizateria herri askeen Konfederazio Unibertsal batean antolatzeko joera izan beharko zuela uste zuen.

Herrien garapena ezartzen duen lege matematikoaren adierazpena honako puntuetan jasotzen da (La matemática de la historia, katalanezko bertsioaren III. Kapitulua, 1967ko edizioan):

  1. Herri guztiak pasatzen dira sakabanaketa demografiko handiko aldietatik, aldiok bateratze handiko edo inperialismorako joerako garaiekin tartekatuz.
  2. Sakabanaketa handiko aldiek sei mende eta erdiko iraupena izan ohi dute. Bateratze handiko aldiek hamar mende eta erdiko iraupena izan ohi dute. Garapen ziklo osoak beraz hamazazpi mende hartzen ditu.
  3. Garapen ziklo honen baitan herriak oso zehatz definitutako aldietatik pasatzen dira, zikloaren amaieran hasierako posizio bera hartzera heltzeko.
  4. Garapen zikloak giza jardueren maila guztiak hartzen ditu, ziklo politikoaz gain, ziklo sozial, artistiko, filosofiko eta zientifikoak hartzen dituelarik.
  5. Herri guztiek eboluzio bera izaten dute, baina hau garatuago edo atzeratuago geratuko da herrialdearen posizio geografikoaren arabera.
  6. Indar sortzailea ez da bera herri guztientzat. Ziklo bakoitzean bada sortze intentsitate goreneko gune bat, eta gune hau alde batetik bestera iragaten doa, prozesu orokorraren modu berean. Europan zabaltzerakoan, Ekialdeko aldetik Mendebaldeko alde mediterraneora doa, gerora iberiar penintsulara igarotzen da, Galiara, irla britanikoetara, jarraian herrialde germanikoetan barna eta azkenik herrialde nordiko eta eslaboetara iristen da.
  7. Gune inperialistek, bateratze haundiko aldiei bide emateaz gain, prozesu biologiko perfektuak jarraitzen dituzte, beraien artean identikoak, eta bost edo sei mendeko iraupena dute.
  8. Erregimen politiko-sozialen transformazioa ez da gorako edo beherako marra iraunkor baten bidez ematen, baizik eta aurrera eta atzerapausuekin, alternatiboki batzuk besteak baino intentsoagoak, emaitza marra eten bat delarik. Marra honen ondorioa zentzu zehatz baterantzako aurrerapidean datza. Teoria honi "Bi urrats aurrera eta bat atzerako legea" deitu izan zaio.

Bere pentsamenduak Oswald Spengler eta Arnold J. Toynbee-nen ideiekin harremana dauka, hauek ere zibilizazioen izaera ziklikoari buruzko ideiak baitzituzten, baina Deulofeu-k mahairatu zuen neurri matematiko zehatzik gabekoak.

Erbestean eta gerora ere, Deulofeu-k hainbat museo, tenplu eta monumentu bisitatu zituen. Beste ondorioen artean, arte erromanikoaren jatorria Ampurda eta Rosello artean bederatzigarren mendean aurkitzen zela deduzitu zuen, berak mendebaldeko europar zibilizazioaren bigarren zikloa deitzen zuenaren jatorria izango litzatekeelarik, lehen zikloaren ondoren.

  • Catalunya i l'Europa futura (Katalunia eta etorkizuneko Europa), Bartzelona, Catalonia liburudenda, 1934 (Antoni Rovira i Virgili-ren hitzaurrearekin. 1978an edizio faksimila).
  • Catalunya 1932-1934 (Katalunia 1932-1934), Bartzelona, Catalonia liburudenda, 1935.
  • Química estructural, primera part (Kimika estrukturala, lehen partea), Figueres, Ediciones de la Escuela del Trabajo, 1937.
  • L'evolució social (Garapen soziala), Figueres, Ediciones de la Escuela del Trabajo, 1937 (bigarren atal argitaratugabea bada).
  • Alejandro Deulofeu. La energía atómica al servicio de la química (Energia atomikoa kimikaren zerbitzura) eta La energía atómica y la energía iónica (Energia atomikoa eta energia ionikoa), aldiriko argitalpena Breviata Medica-rako (Leti eta Ukita laborategien medikuntza informazio zerbitzua), Bartzelona, 1949.
  • Alejandro Deulofeu. La Matemática de la Historia (Historiaren matematika), Bartzelona, Ayma argitalpenak, 1951.
  • Alejandro Deulofeu. La energía atómica al servicio de la química (Energia atomikoa kimikaren zerbitzura), Bartzelona, Editorial Emporitana, 1952.
  • Alejandro Deulofeu. Europa al desnudo (Europa biluzik), Bartzelona, Editorial Emporitana, 1954.
  • Alejandro Deulofeu. Nacimiento, grandeza y muerte de las civilizaciones (Zibilizazioen jaiotze, haunditasun eat heriotza), Bartzelona, Casa del Libro, 1956 (Historiaren matematika-ren gaztelerazko lehen atala).
  • La matemàtica de la història en la cultura occidental (Historiaren matematika mendebaldeko kulturan), "Els Autors de l'Ocell de Paper" ("Paperezko txoriaren autoreak"), Bartzelona, Editex, 1957.
  • Alejandro Deulofeu. Los grandes errores de la Historia. Del servilismo a la democracia (Historiaren errore haundiak. Joputzatik demokraziara), Bartzelona, Ayma argitalpenak, 1958 (Historiaren matematikaren gaztelerazko bigarren atala).
  • L'Empordà, bressol de l'art romànic (Ampurda, arte erromanikoaren sehaska), Bartzelona, Diamant grafikagintza, 1961.
  • Alejandro Deulofeu. El Ampurdán, cuna del arte románico (Ampurda, arte erromanikoaren sehaska), Bartzelona, Diamant grafikagintza, 1962.
  • Catalunya, origen de la pintura medieval (Katalunia, erdi aroko pinturaren jatorria), Bartzelona, Selecta argitalpenak, 1963.
  • Alejandro Deulofeu. Cataluña, origen de la pintura medieval (Katalunia, erdi aroko pinturaren jatorria) Bartzelona, Selecta argitalpenak, 1963.
  • La Matemàtica de la Història (Historiaren matematika), Figueres, Editorial Emporitana, 1967.
  • Hitzaurrea, Carles Fages de Climent-en liburuari, Vilasacra, capital del món (Vilasacra, munduko hiriburu), Figueres, Pergamo argitalpenak, 1967 lehen edizioa, 1977 bigarren edizioa, 1993 hirugarren edizioa.
  • L'Empordà-Rosselló, bressol de l'escultura romànica (Ampurda-Rosello, eskultura erromanikoaren sehazka), Figueres, Editorial Emporitana, 1968 (Joaquim Fort de Ribot-en argazkiak).
  • Les cultures europees. De la primera onada històrica de gran fragmentació demogràfica (Europar kulturak. Sakabanatze demografiko haundiko lehen olatuaren inguruan), Figueres, Editorial Emporitana, 1969 (Historiaren matematikaren III. atala, katalanez).
  • La pau al món per la Matemàtica de la Història (Bakea munduan Historiaren matematikaren bidez), Bartzelona, Portic argitaletxea, 1970.
  • Naixença, grandesa i mort de les civilitzacions (Zibilizazioen jaiotze, haunditasun eta heriotza), Figueres, Editorial Emporitana, 1970 (Historiaren matematikaren I.go atala, katalanez).
  • El monestir de Sant Pere de Roda. Importància, història i art (Sant Pere de Roda-ko monasterioa. Garrantzia, historia eta artea), Figueres, Editorial Emporitana, 1970.
  • Els grans errors de la Història (Historia errore haundiak), Figueres, Editorial Emporitana, 1971 (Historiaren matematikaren II. atala, katalanez).
  • Lluita d'imperis, primera part (persa, macedoni, cartaginès, romà, bizantí) (Inperioen borrokak, lehen atala (persiar inperioa, mazedoniarra, kartagotarra, erromatarra, bizantiarra)), Figueres, Editorial Emporitana, 1972 (Historiaren matematikaren IV. atala, katalanez).
  • L'Empordà, bressol de l'art romànic (Ampurda, arte erromanikoaren sehaska), Figueres, Editorial Emporitana, 1972.
  • Alejandro Deulofeu. La paz mundial por la Matemática de la Historia (Bakea munduan Historiaren matematikaren bidez), Bartzelona, Portic Hispanic argitaletxea, 1973.
  • Lluita d'imperis, segona part (teutònic, anglosaxó, polonès, danès, noruec, víking, lituà, suec, moscovita) (Imperioen arteko borrokak, bigarren atala (teutoniarra, anglosaxoia, poloniarra, daniarra, norbergiarra, bikingoa, lituaniarra, suediarra, moskutarra)), Figueres, Editorial Emporitana, 1973 (Historiaren matematikaren V. atala, katalanez).
  • El segon cicle europeu. El procés polític i social (Bigarren ziklo europearra. Prozesu politiko eta soziala), Figueres, Editorial Emporitana, 1974 (Historiaren matematikaren VI. atala, katalanez)
  • Memòries de la revolució, de la guerra i de l'exili (Iraultza, gerra eta erbestearen memoriak), Figueres, Editorial Emporitana, 1975, bi atal.
  • Hitzaurrea, Sebastià Delclos-en liburuan, Guia del romànic de l'Alt Empordà (Ampurda garaiko erromanikoaren gida), Figueres, Centro Excursionista Ampurdanés, 1975.
  • Catalunya, mare de la cultura europea (Katalunia, europar kulturaren ama), Figueres, Editorial Emporitana, 1977 (Historiaren matematikaren VII. atala, katalanez).
  • La segona onada imperial a Europa (Bigarren olatu inperiala Europan), Figueres, Editorial Emporitana, 1977 (Historiaren matematikaren VIII. atala, katalanez).
  • Alejandro Deulofeu. Nacimiento, grandeza y muerte de las civilizaciones (Zibilizazioen jaiotze, handitasun eta heriotza), Buenos Aires, Plus Ultra argitaletxea, 1978 (Abelardo F. Gabancho-ren hitzaurrea duen hegoamerikarako edizio berezia).
  • Les cultures irano-sumèria-caldea, hitita i egípcia (Iraniar-sumertar-kaldear, hitita eta egipziar kulturak). Figueres, Amigos de la Albera eta Cap de Creus, Centre Escursionista Ampurdanes, 2005-eko hil ondotiko edizioa (Historiaren matematikaren IX. atala, katalanez).
  • Història de l'art universal (Arte unibertsalaren historia). Figueres, ekoizpena: Amics de L´Albera i Cap de Creus, Centre excursionista Empordanès. Hilondoko edizioa, 2008ko urria.
  • Articles i altres escrits. Els darrers mots (Artikuluak eta beste idatzietan. Azken hitzak). Figueres, ekoizpena: Amics de L´Albera i Cap de Creus, Centre excursionista Empordanès. Diseinua eta jarraipena: Juli, Gutiérrez Deulofeu. Hilondoko edizioa, Ekaina 2012.
  • Alexandre Deulofeu. Figueres, Figueres-eko udaletxeak, Institut d´Estudis Ampurdanesos, Francesc Eiximenis patronatua, 2003.
  • Juli Gutiérrez Deulofeu. Alexandre Deulofeu, la Matemàtica de la Història (Alexandre Deulofeu, Historiaren matematika), Bartzelona, Llibres de l'índex / Neopátria, 2004.
  • Enric Pujol, Jordi Casassas, Francesc Roca, Juli Gutiérrez Deulofeu. La Matemàtica de la Història. La teoría cíclica d'Alexandre Deulofeu (Historiaren matematika. Alexandre Deulofeu-ren teoria ziklikoa), Figueres, Brau argitalpenak, 2005.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]