Bani Na'im (arabieraz : بني نعيم , Banī Naʾīm ) Palestinako hiri bat da, Zisjordaniaren hegoaldean kokatua, Hebrongo Gobernazioan , Hebrondik 8 kilometro ekialdera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 24.628 biztanle zituen 2017an[ 1] .
Hainbat familia hedatu (hamule ) bizi dira Bani Na'imen, besteak beste, Al Manasrah, Zidan, Trayrah, Humeidat, Harahsheh, Ubeid eta ِAmr[ 2] .
Urtea
Biztanleria
1870
145 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[ 3]
1922
1.279[ 4]
1931
1.646[ 5]
1945
2.160[ 6]
1952
5.778[ 7]
1961
3.392[ 8]
1967
4.271[ 7]
1987
7.600[ 9]
1997
13.535[ 10]
2007
20.084[ 11]
2017
24.628[ 1]
2007ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[ 2] :
merkataritza (% 50)
Israelgo lan-merkatua (% 20)
nekazaritza (% 19)
kudeaketa (% 5)
industria (% 5)
zerbitzuen sektorea (% 1)
Abeltzaintzari dagokionez, ardiak, ahuntzak, behiak, etxeko hegaztiak, astoak eta mandoak hazten dituzte Bani Na'imen[ 7] .
Hiriko lehen eskola 1929an ireki zen. Hasieran, gela bat bakarrik zuen. Denbora horretan ikasle kopurua ez zen 20tik gorakoa izan[ 7] .
Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 92,2 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 72,1 emakumezkoak ziren. Urte berean, 5.974 ikasle eta 246 irakasle zeuden hirian[ 2] [ 7] .
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamalau eskola daude Bani Na'imen, hamabi publiko eta bi pribatu. Eskola horietatik zazpi mutilenak dira, bost neskenak eta gainerakoak mistoak. Gainera, badago bi haurtzaindegi eta gorren eskola bat[ 2] .
Bederatzi meskita daude Bani Na'imen[ 2] :
As S'haba meskita
Arabiya meskita
At Taqwa meskita
Abu Bakr al Seddik meskita
Al Mohajerin meskita
Belal bin Rabah meskita
Lot meskita
Al Qassam meskita
Ash Shuhada' meskita
Loten hilobia Bani Na'imen dagoela uste da[ 12] .
↑ a b (Ingelesez) (Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 78 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ a b c d e (Ingelesez) Bani Na'im Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2009) (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 144. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table V, Sub-district of Hebron» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. , 10 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 27 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics : 25. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ a b c d e (Ingelesez) «Bani Na'im» Bani Na'im Charitable Society (BNCS) jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-09-24) (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 14 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) «Welcome To Bani Na'im - بني نعيم (בני נעים)» Palestine Remembered (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) «Palestinian Population by Locality and Refugee Status» Palestinian Central Bureau of Statistics jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-11-19) (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) (Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics : 119. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
↑ (Ingelesez) Finn, James. (1877). Byeways in Palestine. London: James Nisbet, 291 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-17) .
Historia Administrazioa Hiriak, herriak Palestinarrak Artea, arkitektura Ekonomia Osasuna, hezkuntza Kultura Sukaldaritza Musika Ibaiak, errekak Emakumeak