Beitunia

Beitunia
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaRamala eta Al Birehko Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak31°53′20″N 35°10′03″E / 31.889°N 35.1675°E / 31.889; 35.1675
Map
Azalera26,2 km²
Altuera781 m
MugakideakRamallah
Demografia
beitunia.ps…

Beitunia edo Bitunya (arabieraz: بيتونيا‎) Ramallah eta al-Bireh probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 14 kilometro iparraldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.604 biztanle zituen 2017an[1].

Hirian bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Qart, Haddad, Dawlah, Harsh, Shahin eta Suheil dira[2].

Urtea Biztanleria
1870 600 inguru[3]
481 (gizonezkoak baino ez ziren zenbatzen)[4]
1896 1.056 inguru[5]
1922 948[6]
1931 1.213[7]
1945 1.490[8]
1961 2.216[9]
2007 19.761[10]
2017 26.604[1]

2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:

  • kudeaketa (% 37)
  • merkataritza (% 24)
  • zerbitzuen sektorea (% 19)
  • nekazaritza (% 10)
  • industria (% 5)
  • Israelgo lan-merkatua (% 5)

2012an, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[2].

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 96,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78 emakumezkoak ziren. 2011n, 4730 ikasle eta 253 irakasle zeuden hirian[2].

Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamaika eskola daude Beitunian, sei publiko eta bost pribatu. Eskola horietatik hiru mutilenak dira, beste hiru neskenak eta gainerakoak mistoak[2].

Horrez gain, badago sei haurtzaindegi[2].

Liburutegi bat eta kultur-etxe bat daude hirian[11][12]. Urtero antolatzen dira liburu azokak[13].

Salah an Din meskita

Bost meskita daude Beitunian[2]:

  • Beituniako Meskita Handia
  • Al Omari meskita
  • Al Atqiya meskita
  • Salah ad Din meskita
  • Saif Allah meskita

Gainera, eliza ortodoxo bat ere badago[14].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez)(Arabieraz) Preliminary Results of the Population, Housing and Establishments Census, 2017. Palestinian Central Bureau of Statistics (argitaratze data: 2018), 74 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  2. a b c d e f g (Ingelesez) Beituniya Town Profile. Jerusalem: The Applied Research Institute (argitaratze data: 2012) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  3. (Frantsesez) Guérin, Victor. (1875). Description Géographique Historique et Archéologique de la Palestine. 2 Paris: L'Imprimerie Nationale, 46 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  4. (Alemanez) Socin, Albert. (1879). «Alphabetisches Verzeichniss von Ortschaften des Paschalik Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 2: 144. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  5. (Alemanez) Schick, Conrad. (1896). «Zur Einwohnerzahl des Bezirks Jerusalem» Zeitschrift des Deutschen Palästina-Vereins 19: 121. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  6. (Ingelesez) Barron, J.B., ed. «Table VII, Sub-district of Ramallah» Palestine: Report and General Abstracts of the Census of 1922. Government of Palestine, 16 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  7. (Ingelesez) Mills, E., ed. Census of Palestine 1931. Population of Villages, Towns and Administrative Areas. Jerusalem: Government of Palestine (argitaratze data: 1932), 29 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  8. (Ingelesez) «Village statistics - 1945» Government of Palestine, Department of Statistics: 26. 1945 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  9. (Ingelesez)(Arabieraz) Government of Jordan. (argitaratze data: 1964), 15 or. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  10. (Ingelesez)(Arabieraz) «2007 PCBS Census» Palestinian Central Bureau of Statistics: 114. 2010 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-12-10) (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  11. (Arabieraz) «مكتبة بلدية بيتونيا تستقبل الدكتورة مي البزور المحاضرة في جامعة بيرزيت» Beitunia 2023-01-25 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  12. (Arabieraz) «وفد طلابي من جامعـة بيرزيت يزور مركز بلدية بيتونيا الثقافي والمباني القديمة» Beitunia 2022-11-28 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  13. (Arabieraz) «افتتاح معرض الكتاب السـنوي في مكتبة بلدية بيتونيا العامــة» Beitunia 2022-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  14. (Arabieraz) «أمســية إنارة شـجرة عيد الميلاد في كنيسة رقاد العذراء للروم الأرثوذوكس» Beitunia 2022-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]