Billy Budd, marinela | |
---|---|
Billy Budden eskuizkribua, oharrekin | |
Datuak | |
Idazlea | Herman Melville (1924) |
Argitaratze-data | 1924 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Billy Budd, Sailor |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Euskaraz | |
Izenburua | Billy Budd, marinela |
Itzultzailea | Jose Ramon Vazquez |
Argitaratze-data | 2012 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 134 |
Billy Budd, marinela (Billy Budd, Sailor, ingelesez) Herman Melville idazle estatubatuarrak 1891n hiltzean amaitu gabe utzi zuen eleberri bat da. Kritikariek maisulantzat hartu zuten 1924an bertsio bat argitaratu zenean eta klasikotzat jo zuten Moby Dick eleberriarekin batera.
Melville 1886ko azaroan hasi zen lanean eleberri honetan, aldizka berrikusi eta zabalduz, baina eskuizkribuak ez zuen aurrera egin. Melvilleren alarguntsa Elisabeth eskuizkribua antolatzen hasi zen argitaratzeko asmoz, baina ez zen gauza izan senarraren asmoak puntu giltzarrietan erabakitzeko, ezta titulua ezartzeko ere. Raymond M. Weaveri, Melvilleren lehen biografoari, eskuizkribua eman zion eta horrek 1924ko bertsioa argitaratu zuen. Weaverrek gaizki interpretatu zituen alargunaren nahiak, gaizki ulertu zuen Melvilleren idazkera zaila, eta txertatu zuen Melvillek ezabatutako hitzaurre bat. Melvillerengan adituak ziren Harrison Hayford eta Merton M. Sealts Jr. transkripzio onentzat jotzen dena argitaratu zuten 1962an.
Billy Budd marinela HMS Bellipotenteko itsasontzian sartu zen 1797. urtean, Royal Navyk bi motin handi jasan eta Frantziako Direktorioaren anbizio militarrek mehatxatu zutenean. Billyk lañotasuna du, itxura ona eta berezko karisma, eskifaiaren gustukoa egiten duena. Badauka orban bat, hain zuzen, emozio bizitan dagoenean toteltzen hasten da.
John Claggart arma-mausiak bekaizkeria du Buddekiko. Horrek dakar Claggartek Billyri motin baten prestaketa leporatzea. Kapitaina, Claggart bere salaketarekin bere aurrean aurkezten denean, Claggart eta Billy deitzen ditu bere gelara, bilera pribatu baterako. Claggartek bere salaketa azaltzen du eta Billy, txundituta, ez da erantzuteko gai. Bere frustrazio ikaragarrian Claggart gogor jo eta hil zuen.
Kapitainak epaiketa bat antolatzen du. Epaimahaiak, nahiz eta Billyren errugabetasun moralean sinetsi, heriotza zigorra ezartzen dio, lege martzialak diolako gerra garaian kolpea bera, hilgarria izan ala ez, heriotza-delitua dela.
« | "Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan, Borgesek ederki adierazi zuenez: 《 Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin》Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat." | » |
—Benito Cereno, (Billy Bud, marinela eleberriko bigarren kontakizuna, euskarara itzulia. 2014. Alberdania-Erein argitaletxeen edizioko sinopsia[1][2] |