Ezaugarriak | |
---|---|
Data | Uztaila |
Eskualdea | Bizkaia |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Amateurra |
Antolatzailea | Amorebieta Txirrindulari Elkartea (1981-2005), Balmasedako Txirrindulari Elkartea (2005-2009) |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1981 |
Amaierako edizioa | 2009 |
Lehenengo irabazlea | Julian Gorospe |
Azken irabazlea | Fabricio Ferrari (2009) |
Bizkaiko Bira 1981 eta 2009 artean urtero uztailean, Bizkaian egiten zuten txirrindularitza lasterketa amateurra izan zen.
Munduko lasterketa amateur onenetako bat izan zen eta zenbait herrialdetako Selekzioak etortzen ziren. Hauetako batzuk Herbehereetako Selekzioak, Lituania, Commenwealth eta beste hainbeste izan ziren. Hasieran, Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua, 2005ean Balmasedako Txirrindulari Elkarteak ordezkatua izan zen. 2008. urtean, BBKk bere dirulaguntza ehuneko 75 murriztea erabaki zuen eta proba bertan bera uztea erabaki zuten antolatzaileek. Berri hori zabaldu zenean, Euskadi Fundazioak urte hartan antolatzeko ahalegina egingo zuela adierazi zuen eta urte hartako proba antolatu zuen, azkenean.
2010ean Ipar Kutxak eta El Correok babesteari uztea erabaki ostean, lasterketa ezin izan zuten egin[1].
Lehen irabazlea Julian Gorospe izan zen. Ohikoa zen, lasterketa irabazten zuena hurrengo denboraldian profesionaletara pasatzea. ETB eta Bilbovision telebistek etapen laburpenak eskeintzen zituzten gauero.