Crucified Barbara | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Stockholm |
Musika mota | Heavy metal Trash metal Rock'n'roll Hard rock |
Instrumentuak | Gitarra Baxua Bateria |
Urteak | 1998-gaur egun |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GMR music |
Taldekideak | |
Mia Coldheart Klara Force Ida Evileye Nicki Wicked | |
Informazio gehigarria | |
http://www.crucifiedbarbara.com/ | |
Crucified Barbara 1998. urtean Stockholmen sortutako emakumezko musika talde suediarra da. Heavy metal, trash metal eta rock'n'roll musika estiloen nahasketa lantzen dute.
Esan bezala, Crucified Barbara taldea 1998an sortu zen Stockholmen. Hasiera batean punk-rock musika jotzen hasi ziren, baina berehala heavy metal estilora pasatu ziren. 2003an GMR diskoetxearekin sinatu zuten. 2004ko udaberrian, Kritianopelen, Suedian, Mankan Sedenberg ekoizlearen Pama/Blakk Record estudioetan grabatu zuten. 2005eko abenduaren 8an "Losing the Game" singlea argitaratu zuten eta Suediako arrakasten 8. postuan sailkatu ziren zuzenean. Beren lehendabiziko diskoa In Distortion We Trust urtarrilaren 19an kaleratu zuten Suedian eta gaur egun Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian edo Herbehereetan eskuratu daiteke.
Gainera, Motörheaden omenezko St. Valentine's Day Massacre diskoan parte hartu zuten "Killed by Death" abestiarekin. 2006ko azaroan Motörhead eta Clutch taldeen kontzertuen hasierako taldea izan zen.
Euskal Herrian, Gernika eta Bilbon aritu da taldea orain arte. 2006ko uztailaren 30ean Gernikan ospatutako Metalway jaialdian izan ziren. 2009an, berriz, bitan jo du Crucified Barbarak Bilbon. Udako Kobetasonik jaiadian lehendabizi (2009ko ekainaren 19a), eta Kafe Antzokian geroago (2009ko azaroaren 24a), azken hau, taldearen bira europarraren baitan.
Izenburua | Argitaratze data |
In Distortion We Trust | 2005 |
'Til Death Do Us Party | 2009ko otsailean |
Izenburua | Argitaratze data |
"Losing the Game" | 2005 |
"Rock'n'Roll Bachelor" | 2005 |
"Play Me Hard" | 2006 |