Episodios Nacionales

Episodios Nacionales
Jatorria
Egilea(k)Benito Pérez Galdós
IzenburuaEpisodios nacionales
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEspainia
Trafalgarren azala, 1882ko edizioa.

Episodios Nacionales (euskaraz: "Pasarte Nazionalak") Benito Pérez Galdós kanariar idazleak 1872 eta 1912 bitartean idatzi zituen 46 eleberri historikok osatzen duten bilduma bat da. Bost sailetan banatuta daude, eta gutxi gora-behera 1805 eta 1880 bitarteko Espainiako historia jorratzen dute. XIX. mendeko Espainiako gertakari historikoetan fikziozko pertsonaien bizipenak sartzen dituzten eleberriak dira, independentzia gerra kasu, zeinekin egilea oso hurbil sentitzen zen, bertan bere aitak borrokatu baitzuen. Gaur egun, bere kalitate literarioaz gain lan hau erreferentzia historiko garrantzitsutzat ere baloratzen da.

La Corte de Carlos IVren azala (Ed. Hernando, Madrid, 1934).

Gerona izan ezik, istorio guztiek hasiera batean Frantziak domeinatutako Espainian zehar eta ondoren Independentzia gerran, Trafalgarreko gudutik frantziar armadaren porroteraino (1805-1814) Gabriel de Araceli mutikoaren abentura eta maitasunezko bizipenak jarraitzen dituzte. Hamar dira saileko lanak:

Bigarren saila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1875 eta 1879 artean idatzia, hamar lanez osatua dago. Bertako pertsonaia zuzendaria, ez beti protagonista, Salvador Monsalud gerlari liberala da, hasieran Jose I.a Espainiakoa erregearen soldadu zinemana, Fernando VII.a Espainiakoaren lehen sei urteetan (1814-1820) gorrotatua, Hirurte Liberalean (1820-1823) goratua eta Hamarkada Doilorrean (1823-1833) jazarria. Bere etengabeko asezintasunak Fernando VII.aren garaiko Espainiatik gidatzen du, non jada ernaltzen diren etorkizuneko gatazkak. Honakoak dira lanak:

Sail honen ondoren Galdósek ez jarraitzea zin egin zuen, baina 1898ko desastrearen ondoren bere lanarekin jarraitzea erabaki zuen hurrengo sailetan.

Hirugarren saila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tomas Zumalakarregi, hirugarren saileko lehen laneko protagonista.

Lehen Karlistadak eta Maria Kristinaren erregeordetzak urratutako Espainia da hurrengo lanen garaia, bere ardatza Fernando Calpena erromantikoa delarik. Honakoak dira saileko hamar lanak:

Elisabet II.a Espainiakoa. Bere erregealdian gertatzen dira laugarren saileko pasarteak.

Laugarren saila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José García Fajardo, politikagatik interesa galdutako bat aurrekoak ez bezala, da jada egilearen garaikidea den Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdi guztia hartzen saiatzen den hamar laneko sail honen protagonista.

Bosgarren saila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amadeo Savoiakoa, Espainiako azken erregea Espainiako Lehen Errepublikaren aurretik.

Titok, pertsonaia erreal baten ordez elkarrizketa hausnartzailea sortzeko egilearen kontzeptu bat dirudien lehen pertsonako narratzaile bat, protagonizatzen du amaitu gabeko sail hau, Espainiako Iraultza Loriatsuan hasten dena eta amaitutako sei lan eta proiektu bat dituena. Honakoak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]