Fidel Dávila y Arrondo Gil y Arija (Bartzelona, 1878ko apirilaren 24a – Madril, 1962ko martxoaren 22a) espainiar militarra izan zen. Hispano-Estatu Batuetako Gerran eta Rifeko Gerran borrokatu zuen. Gerra Zibila eragin zuen 1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpean parte hartu zuen. Mola jenerala hil ondoren, Iparraldeko Armadaren komandante buru izendatu zuten,[1] eta haren agindupean, zenbait ekintza nabarmenetan parte hartu zuen, hala nola Bilbo hartzea, Aragoiko ofentsiba, Ebroko gudua edo Kataluniako ofentsiba.
Defentsa Batzorde Nazionaleko kide izan zen, eta, ondoren, Estatuko Batzorde Teknikoko presidente (matxinatutako eremuan administrazio publikoaren jatorria) eta, Franco jeneralaren lehen gobernuetan, Armadako ministro.
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |