Henry Cabot Lodge, Jr. (Nahant, Massachusetts, AEB, 1902ko uztailaren 5a - Beverly, Massachusetts, AEB, 1985eko otsailaren 27a) Estatu Batuetako politikaria izan zen.
Alderdi Errepublikanoaren eskutik senatari izan ondoren (1936-1944), Estatu Batuen ordezkari izan zen Nazio Batuen Erakundean (1953). Nixonek bere ordezkari izendatu zuen Parisen Vietnamgo Gerraren auziari buruzko Konferentzian parte har zezan. Negoziazioen moteltasunaz etsirik, dimisioa eman zuen 1969an.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henry Cabot Lodge, Jr. ![]() |