Jaan Kirsipuu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tartu, 1969ko uztailaren 17a (55 urte) |
Herrialdea | Estonia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Miina Härma Gymnasium (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | Esprinterra |
Jaan Kirsipuu (Tartu, 1969ko uztailak 17) estoniar txirrindulari ohia da.
Profesionala 1992tik, denbora askoan bere lehen taldeari, honen izen aldaketekin, leial izan zitzaion: Chazal, Petit Casino eta Ag2r Prévoyance.
Ondoren Crédit Agricole taldera pasa zen.
Profesional bezala lortu zuen lehen garaipena 1992an izan zen, Paris-Bourges lasterketako etapa 1.
Jaan heltzaile handi bezala nabarmendu zen, esprintean edo bakarrik iritsiz helmugatik kilometro gutxira erasoz nabarmentzea ahalbidetzen zion abiadura punta handi batekin. Potentzia handi honek lasterketa garrantzitsu askotan garaipena lortzeko balio izan zion.
Bere palmaresean Frantziako Tourrean lortutako 4 etapa garaipenak, Espainiako Vueltan lortutako etapa garaipena, Frantziako Txirrindularitza Kopan lortutako bi garaipenak, eta, batez ere, 1999ko Frantziako Tourrean 6 egunez lasterketako maillot horia jantzi izana nabarmentzen dira. Gainera, Estoniako txapelduna izan da errepidean zein erlojupekoan zenbait alditan, hala, bere herrialdeko txirrindularirik garaileena izan zelarik.
Bere anaia nagusia Tomas Kirsipuu ere txirrindulari profesionala izan zen.
1992
1993
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007 (amateur bezala)
2008 (amateur bezala)
2009
2010
2011
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaan Kirsipuu |