Janet Frame | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dunedin, 1924ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Dunedin, 2004ko urtarrilaren 29a (79 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Otago (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, saiakeragilea, poeta, idazlea eta ipuingilea |
Enplegatzailea(k) | Yaddo |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | William Styron, William Faulkner eta Virginia Woolf |
Mugimendua | Postmodernitatea |
Genero artistikoa | modernismoa errealismo magikoa |
janetframe.org.nz | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Janet Frame, izen osoa Janet Paterson Frame Clutha (Dunedin, 1924ko abuztuaren 28a - ib., 2004ko urtarrilaren 29a) Zeelanda Berriko eleberrigilea, ipuingilea eta poeta.
Familia umilan jaioa gazterik errealitatea gertutik ezagutu zuen. Haren aita burdinbideetako langilea zen eta, ondorioz, bizilekuz sarritan aldatu zuen. Maistra izateko ikasi zuen. Garai horretan litetaturarekiko interes handia erakutsi zuen. Arazo psikologikoak izan zituen eta ospitale psikiatriko desberdinetan egon zen; eskizofrenia omen zuela eta, ia lobotomia bat egin zioten baina ihes egitea lortu zuen. Haren lehenengo liburua ipuin bilduma bat izan zen: The Lagoon (1951). Owls Do Cry liburuak bestetik, (1957), prosa eta poesia nahasten zuen; zuhurtziaren eta eromenaren arteko loturei buruzko ausnarketa izan zen.
Framek narrazio bost liburu eta hamabi eleberri idatzi zituen; azken hauen artean batzuk (Scented Gardens for the Blind (1963) etaThe Carpathians (1988)) maorien kondairetaz oinarritu zen. Bere memorien bigarren liburukia, An Angel at My Table (1984), Jane Campionen eskutik zinemara eramana izan da; Venezian saritua izan zen.
Zeelanda Berrian Frame bigarren emakume idazle garrantzitsuena bezala aztertua izan da, Katherine Mansfield ondoren. Sari asko jaso ditu, besteak beste, Commonwealthekoa, eta Nobel Saria jasotzeko hautagaia izan zen. Arteen eta Letreen Akademia Amerikarraren partaidea izan zen.