Joaquim Agostinho | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Torres Vedras, 1943ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1984ko maiatzaren 10a (41 urte) (41 urte) |
Heriotza modua | : falling from height (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Puch-Sem-Campagnolo (en) | 1980-1980 |
Bic | 1973-1974 |
Teka | 1976-1977 |
Flandria | 1978-1979 |
Sporting | 1975-1975 |
Sporting | 1968-1968 |
Frimatic-de Gribaldy | 1969-1972 |
Sem | 1981-1983 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Joaquim Agostinho (Torres Vedras, 1943ko apirilak 7-1984ko maiatzak 10) txirrindulari portugaldarrik hoberenetako bat izan zen. Bere kirol karrera 1968 eta 1984 artean hedatu zen.
Torres Vedras herrian jaioa, Lisboatik ez oso urruti, nekazari familia xume batean, nortzuri, bere lehen hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren nekazal lanetan lagundu behar izan zien. Soldadutza egitera joan behar izan zuen Portugal bere afrikar kolonia zen Mozambikeren aurka gerran zegoenean, eta frontera bidali zuten, non bi urte eta erdi eman zituen. Behin gerra amaitu ondoren bertan geratzea erabaki zuen, azukre enpresa batean lan egiten, baina laster itzuli zen Portugalera.
Jean de Gribaldyk aurkitua, Agostinho, altueraz baxua zena, baina gorputz sendokoa zena, edozein kiroletan nabarmentzea ahalbidetuko zioten baldintza fisiko bikainez hornitua zegoen. Txirrindularia zen bere lagun batek bizikletarekin proba egin zezan konbentzitu zuen, proba ondo irten zen eta Agostinho, 25 urterekin, txirrindularitza talde batean sartu zen.
Laster hasi zen nabarmentzen eta talde guztiek borrokatu zuten euren artean izateko luxuzko laguntzaile bezala. Urte bete eman zuen Magniflex talde italiarrean, bi Bicen, non Luis Ocañari 1973ko Frantziako Tourra irabazten lagundu zion. 1975ean Lejeune taldeak fitxatu zuen, eta hurrengo urtean Teka talde espainiarrera joan zen. Bi urte beranduago Flandria talde belgiarrera joan zen, honen ondoren Puch eta Sem taldeetara joan zelarik. 1984an modu erabakigarrian lagundu zuen lehen txirrindularitza talde profesionala sortzen.
41 urterekin, Skil taldeagatik fitxatzeko ikuspegia zuen eta Frantziako Tourra 14. aldiz korritzekoa, hala Joop Zoetemelken errekorra berdinduz, baina maiatzak 1ean, Algarveko Itzuliaren 5. etaparen azken metroetan lehiatzen ari zenean, proba honetako liderra zelarik, txakur bat bere bidean gurutzatu zen eta jausiarazi egin zuen. Jasan zituen zaurien ondorioz, Joaquim Agostinho hamar egun beranduago hil zen.
Bere palmaresean 67 garaipen ditu, hauek nabarmentzen direlarik:
1968
1969
1970
1971
1972
1973
1974
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1984
Itzuli Handia | 1968 | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | 8. | 14. | 5. | 8. | 8. | 6. | 15. | — | 13. | 3. | 3. | 5. | UT | — | 11. | — | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | UT | 6. | 2. | — | 7. | 15. | — | — | — | — | — | — | — |
Torres Vedras Sari Nagusia izenez aldatu zen Joaquimen hil ondorengo omenez, hala Joaquim Agostinho Garaikurra deitzera pasatuz. Proba hau, portugaldar txirrindularitzako garrantzitsuenetako bat bihurtu da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joaquim Agostinho |