John Curtin (Creswick, Victoria, 1885eko urtarrilaren 8a - Canberra, 1945eko uztailaren 5a) Australiako 14. lehen ministroa izan zen.
Hamahiru urterekin eskola utzi zuen eta mugimendu sindikalean sartu zen. 1917an Perthera joan zen Westralian Worker egunkaria zuzentzera. Alderdi Laboristarekin bat egin zuen eta 1928an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu. 1935ean James Scullinen lekua hartu zuen Alderdi Laboristaren buruzagitzan. 1941eko urrian lehen ministro bihurtu zen eta herrialdea zuzendu zuen ia Bigarren Mundu Gerra osoan. Australiako indar armatuak Douglas MacArthur jeneralaren agindupean jarri zituen. 1945eko hil zen eta bere ondorengoak, Ben Chifleyk, berreraikitze politikan ezarri zituen.