Jorge Fernández Díaz (Valladolid, Espainia, 1950eko apirilaren 6a) politikaria da, egun PP alderdiaren baitan, eta Espainiako Barne Arazoetako ministroa 2011tik 2016ra. Opus Dei kongregazioko kide supernumerarioa da. Erlijio jaiera handiko gizona, Espainiako Barne Ministerioaren dominak jarri dizkio Andre Mariari, eta esaten du aingeru guardako bat duela, Marcelo izenekoa, eguneroko zereginetan laguntzen diona (adibidez, autoa aparkatzen).[1]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Fernández Díaz |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jorge Fernández Díaz |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |