Jose Maria Jimeno Jurio | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Artaxoa, 1927ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Iruñea, 2002ko urriaren 3a (75 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antropologoa, historialaria eta etnologoa |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Jose Maria Jimeno Jurio (Artaxoa, 1927ko maiatzaren 13a - Iruñea, 2002ko urriaren 3a) historialari eta etnografo nafarra izan zen. Nafarroako historia, ohiturak, hizkuntzak, tradizioak eta toponimia ikertuta, liburu ugari argitaratu zituen. Euskaltzain ohorezkoa izendatu zuten 1991n. Sabino Arana Fundazioak saria eman zion 1997an eta Manuel Lekuona Saria jaso zuen 1998an.
Iruñeko apaizgaitegian apaiz ikasketak egin zituen. Apaizgoa 1970ean utzi, eta irakasle jardun zuen geroago, Lehen Hezkuntzan. Geografia, historia, euskal toponimia eta folkloreari buruzko lan ugari eman zituen argitara; besteak beste, El Miliario, Príncipe de Viana, Fontes Linguae Vasconum, Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra eta Punto y Hora aldizkarietan.
Eusko Ikaskuntzako presidenteordea izan zen hainbat urtez. Medikuntzaren Historiaren Euskal Elkartearen kide sortzailea izan zen, Ateneo de Navarrako kidea, eta Euskal Dantzarien Biltzarreko ohorezko lehendakaria. Roldan Jimeno semeak aitaren ibilbideari jarraitu dio kulturaren arloan eta Jimeno Jurioren obra osoa 56 liburutan bildu du Pamiela argitaletxearen laguntzaz.[1]